Tokioko 36. Nazioarteko Zinema Jaialdiak bost euskal film eskainiko ditu

'20.000 erle espezie', 'Sultanaren ametsa', 'O corno', 'Arnasa Betean, emakume zinemagileak' eta 'Las buenas compañías' izango dira ikusgai

DV

Sábado, 30 de septiembre 2023, 13:28

Tokioko Nazioarteko Zinema Jaialdiak iragarri du bost euskal film eskainiko dituela 36. edizioaren egitarauan, Euskadi-Japan 2023 programaren baitan. Etxepare Euskal Institutuak Donostia Zinemaldiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera Tokioko jaialdiarekin egindako lankidetzaren ondorioa da euskal zinemaren erakusleihoa.

Publicidad

Etxepare Euskal Institututik jakinarazi dutenez, Asiako zinema jaialdirik garrantzitsuenetarikoa eta munduko esanguratsuenetarikoa da Tokiokoa, eta urriaren 23tik azaroaren 1era bitarte egingo da Japoniako hiriburuan, eta euskal filmak munduko zinemaren egungo joerak islatzen dituzten filmak aurkezten dituen World Focus sailean eskainiko dira.

Horrela, Tokion ikusiko dira Estibaliz Urresola Solagurenen '20.000 erle espezie', Isabel Hergeraren 'Sultanaren ametsa', Jaione Cambordaren 'O corno / The Rye Horn', Rosa Zufia eta Bertha Gaztelumendiren 'Arnasa Betean, emakume zinemagileak' eta Silvia Munten 'Las buenas compañías / In the Company of Women' filmak ikusiko dira Tokion.

Etxepare Euskal Institutuak ekitaldi bat antolatuko du Tokion urriaren 30ean, bertako zinemaldiaren baitan izango den Euskal Leihoa aurkezteko, eta filmetako zuzendarietako batzuk eta erakundeetako ordezkariak izango dira «euskal zinemaren industriaren topagunea izan nahi duen ekitaldian».

Euskadi-Japan 2023 sektore anitzeko ekimena Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak areagotzea eta agerian jartzea du helburu. Bi lurraldeen arteko harreman horiek indartzea eta lankidetza berriak sortzea da proiektuaren helburua, hala nola kulturan, gastronomian, turismoan, ekonomian edo kirolean.

Publicidad

Etxepare Euskal Institutuak Euskadiren eta Japoniaren arteko harreman eta lankidetza kulturalei dagokionez loturak estutzeko dihardu. 2023an zehar, aldebiko programazioa garatuko da Japonian eta Euskadin, bi lurraldeetako alor anitzeko jarduerak sustatzeko asmoz.

Zinemaren arloan, 71. Donostia Zinemaldian Hiroshi Teshigahararen azterabegirakoa programatu da, eta bueltan, Euskal Lehioa atala erakutsiko da Tokioko 36. Nazioarteko Zinema Jaialdian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad