'Aldatu gidoia euskararen alde'

EITBk euskarazko edukiak lehenetsi ditzan eskatu dute 31 eragilek

Euskal Telebista «indartsu» bat izatea «hizkuntzarentzat estrategikotzat» jo zuten

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 11 de septiembre 2023, 13:06

Hizkuntzak egiten duen «kohesio lana» oinarri izanda, 31 eragilek agerraldia egin dute aste-bukaera honetan Eusko Legebiltzar aurrean EITBk eta Hizkuntza Politika Sailak gidatutako politikari erroko aldaketak eskatzeko. «Kezkaz» ikusten dute egungo euskarazko ikus-entzunezkoaren egoera, hizkuntza «zokoratua» izan dela salatu zuten eta 'Aldatu gidoia euskararen alde!' kanpaina aurkeztu zuten, eskariekin eta mobilizazioekin batea.

Publicidad

Eragileek Eusko Legebiltzarraren aurrean egindako agerraldian «hizkuntzarentzat estrategikotzat» jo zuten Euskal Telebista «indartsu» bat izatea. Eta hori, euren esanetan, ez da betetzen Kultura eta Hizkuntza Politika sailak «baliabide gutxi» bideratzen dituelako euskarazko ikus-entzunezkoetara. «Hanka-sartze larria da hizkuntza-normalizazioaren ikuspegitik», salatzen du irakurketak. Testua, gainera, ez da horretan geratzen eta 31 eragileen aburuz egun EITBk «sorrerako helburuak baztertu» ditu eta lehentasuna gatelaniazko edukiek hartu dutela ohartarzi dute. «Kezkaz ikusten dugu, Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoen politikek euskara zokoratzea ekarri dute, euskaldunon hizkuntza eskubideak ez dira bermatzen».

Hauek dira, oraingoz, kanpaina babestu duten 31 eragileak: ELA, STEILAS, LAB, Euskalgintzaren Kontseilua, UEMA, Euskal Herrian Euskaraz, AEK, Ikastolen Elkartea, Gazte Euskaltzaleon Sarea, Iratzar Fundazioa, Alkartasuna Fundazioa, IKA euskaltegiak, BIEUSE bikoiztaile euskaldunen elkartea, EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea, LANARTEA euskararen langile profesionalen elkartea, Sortzen, Euskal Eskola Publikoaren Aldeko plataforma, Pantailak Euskaraz, Naziogintza, Netflix Euskaraz, (H)Itzartu EITB, Zer Non Ikusi, Euskal Encodings, Zinemak Euskaraz, Game Erauntsia, Arnas Dezagun, Hau Pittu Hau, istrazioan Euskaraz taldea, Zappingzalea, Mangaberri eta EAB Euskal Aktoreen Batasuna.

Eragile hauek EITBk 'El conquis', 'En Jake' edo 'Akelarre' bezalako saioak «kutun» dituela azpimarratu du eta EITBn, aldiz, 'Oholtzan' bezalakoak ohikoak direla. «Euskarazk fikzioa behar du berandu baino lehen», aldarrikatzen du testuak. Soilik horrela, iritzi dute, izango baita «erakargarri» ikus-entzunezkoen euskarazko eskaintza. Hala, «estrategiak eguneratzea» eskatu diote Eusko Jaurlaritzari egungo ikus-entzunezkoen egoerari eta jendearen kontsumo-ohiturei arreta jarrita.

Zazpi aldarrikapen nagusi

Era berean, euskarako bikoizketan ere jarri nahi izan zuten fokua. «Onartezina deritzogu instituzioetatik euskara, euskarazko fikzioa eta euskarazko bikoizketa baztertzeari audientzia eta kontsumoa aitzakiatzat erabilita». Izan ere, eragileen hitzetan «euskararen biziberritzea» izan behar dute helburu instituzio hauek, are gehiago streaming plataformen aroan.

Publicidad

Agerraldian zazpi proposamen nagusi plazaratu zituzten: sailaren aurrekontuen %5a ikus-entzunezkoetara bideratzea; EITBk bere jarduna «Euskal Herri osora» bideratzea eta diru-partiden %75 euskarazko edukietara bideratzea; bikoizketa eta azpidatziak plataformetara helaraztea; hauen erabilera orokortzea; euskarazko estreinaldiak «iraunkorki promozionatzea»; euskarazko kulturari eta sortzaileei «lehentasunezko tokia egitea» eta harremanak sortzea bideojokoen industriarekin.

Azkenik, 'Aldatu gidoia euskararen alde!' kanpainaren baitan Eusko Jaurlaritzara eta alderdietara jotzeko asmoa dutela aurreratu zuten 2024ko kultura politiketan eta aurrekontuetan eskariak aintzat har daitezen. Ildo horretan, datorren maiatzaren 18an mobilizazio batekin borobiltzeko azaldu zuten eta bertan parte hartzeko deia egin zieten norbanako zein gizarte eragileei.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad