Borrar
Sambou Diaby eta Jone Laspiur, 'Faisaien irla' filmeko protagonistak Nicolás de Assas
Pantailaldia

Mundu digitalean ere, euskaraz

Gaia «erronka» den unean, bereziki gazteekin, Euskaraldiaren «olatua» baliatu nahi du Pantailak Euskaraz-ek kontsumo ohiturak aldatzeko

Jon Agirre

Donostia

Domingo, 11 de mayo 2025, 06:59

Hizkuntza hegemonikoek osatzen duten itsaso zabal horretan euskara uharte txiki bat da eta jendeak ez du ezagutzen euskaraz sortzen dena». Horixe da «mundu digitala» kontuan hartuta, hau da, pantailak, pelikulak, telesailak, bideojokoak edo bestelako edukiak, Pantailak Euskaraz plataformak egindako diagnostikoa eta lanturua. Aldiz, kexa edo salaketa hutsean geratu beharrean, egoera iraultzeko hainbat ekimen antolatu dituzte, berriki maiatzaren 15a arte luzatuko den Pantailaldia deiturikoa, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea helburu nagusi duena. Hartarako, nahi duen orok webguneko formularioa betez izena eman dezake –ez da itxiko– eta, trukean «agenda proposamen» bat jasoko du. Tartean, lantaldeko kideek egunero berritzen duten ZerNonIkusi webgune edo aplikazioa, zinema-areto eta plataformetan zein eduki den euskaraz kontsultatzea ahalbidetzen duena.

Ekimenak Euskaraldiaren olatua, «euskararen aldeko jarrera hori», baliatu nahi du «oihartzun mediatiko handiagoa izateko». Ahobizi edo Belarriprest figurak dauden bezala, Alex Aginagaldek argi du «bakoitzak ahal duen heinean» egiteko lanketa dela eta, era berean, «ariketa kolektiboa». «Mundu digitalean ere euskaraz bizitzen ahalegintzen saiatzeko modua da. Sare sozialetara bideo edo postak igotzen badituzu, egun horretan igo euskaraz ea ohiturak aldatzeko gai zaren», dio.

Duela bi urte egin zen lehen edizioaren balorazio «oso ona» izan zen, Aginagaldek oroitu bezala eragin argia izan baitzuen: «parte hartu zutenen %77ak baliabide berriak ezagutu zituen Pantailaldiari esker, eta %65ak esan zuen hizkuntza-ohiturak aldatzeko balio izan zuela». Orain euskarazko edukiak «sustatzea, zabaltzea, gehiago kontsumitzea eta jendeak ezagutzea» nahi dute. Badu zentzua, Netflixen 250 pelikula direlako azpidatzita, «baina ez dakigu».

'Pantailaldia'

  • Zer da. Euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzeko ekimena.

  • Datak. Pasa den maiatzaren 6an hasi eta 15ean amaituko da.

  • Gomendioak. ZerNonIkusi webgune edo aplikazioan kontsulta daiteke zinema-areto eta plataformetan zein pelikula edo telesail ikus daitezkeen euskaraz edo azpitituluta.

Ezagutzaz gain, erreferente faltak ere arduratzen du Pantailak Euskaraz, «bereziki gazteak dauden esparruetan». Aginagaldek argi du ikus-entzunezkoetan, interneten, pantailetan eta sareetan «euskaraz haserretzen, insultatzen edo txortan» egiten duten pertsonaiak behar direla. «Badakite idazlan bat edo matematika egiten, baina ikus-entzunezkoen esparrua oinarrizkoa da iruditegi kolektiboa sortzeko, hizkuntzaz jabetzeko eta erabilera aberasteko. Nola eskatuko diegu bestela euskaraz aritzeko?».

Hala, Pantailaldiak iraun bitartean plataformaren sareetatik igaroko dira euskal kulturako protagonistak, sorkuntza lanetan dabiltzan eragileak, influencerrak edo sare sozialetako erreferenteak. Lehena Nebukai eduki sortzaile eta 'gamer'-a izan zen 'A Short Hike' bideojokoa gomendatuz. «Mundu digitala dena da, ez soilik pelikula eta telesailak. Sareetako bideo laburrak, bideojokoak, podcastak... Guzti horri heldu nahi diogu pantailak euskaratzeko esaten dugun unean».

Hasteko, 'Kneecap'

Aginagaldek esan bezala, erreferente horiek bertakoak zein kanpokoak izan daitezke. Lehenen artean nabarmentzen da berriki estreinatu den 'Faisaien irla' edota Primeranen eta bestelako plataformetan eskegi diren edukiak. Hauek ostiralero Gaizka Izagirre kazetari eta ikus-entzunezkoetan adituak biltzen ditu bideo batean. Kanpokoetan 'Kneecap' taldeari buruzko filmaren proiekzioak, hasi zuen bigarren edizioa. «Ipar Irlandako hirukote bat da. Arrakasta handia izan du eta mundu mailan ezagun egin dira».

Pantailaldiari hasiera emateko aukera ezin hobea zela Aginagaldek iritzi du. «Hizkuntza gutxitu batean, gaelikoz, sortzen dute euren musika eta horrek dakartzan, gaelikoz bizitzeko, ibilbide musikala egiteko eta nazioartean aritzeko dituzten oztopo eta zailtasunak islatzen ditu. Oso pertinentea da gure gaiari dagokionez, nola zure hizkuntzan abestuz ere mundu mailako arrakasta izan dezakezun». Izan ere, erreferenteak, «posible dela erakusten duten kasuak», beharrezkoak dira «bai kulturan, musikan eta baita ikus-entzunezkoetan ere».

Euskarazko erreferenteak falta direla ohartzen dute, bereziki gazteak diren esparruetan, eta horrek erabileran eragiten duela

Ez da lantzen duen ardatz bakarra, sare sozialak ere oso presente baitaude. Ertz hori funtsezkoa da Pantailak Euskarazentzat. «Azken 15-20 urteotan iraultza digitala eman da, ikus-entzunezko edukiak biderkatu dira eta mila tresnaren bitartez heltzen zaizkigu». Kasu horretan ere arrakala argi bat identifikatu dute. «Hizkuntza hegemonikoetan ikaragarri biderkatu dira, baina euskaraz igoera ez da proportzionala izan. Bada belaunaldi bat hazi dena ikus-entzunezkoak gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez eta horrek eragina du».

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mundu digitalean ere, euskaraz

Mundu digitalean ere, euskaraz