Jueves, 9 de junio 2022, 16:40
Azken asteotan bolo-bolo dabil Fito & Fitipaldis taldeak larunbat honetan, ekainak 11, San Mamesen eskainiko duen kontzertua. Sarrerak segituan agortu ostean gehiago jarri dira salgai pare bat aldiz eta hauek ere ziztu bizian amaitu dira. Ukaezina da taldeak oraindik baduela erakarpen indarra eta atzean duen lana tamainakoa izango da. Kontzertua baino bi egun lehenago hasiko baitira muntaia teknikoarekin, urteko musika ikuskizun garrantzitsuenerako dena prest izateko.
Publicidad
'Cada vez cadáver' disko berria promozionatzeko biraren baitan Bizkaian eskainiko duen emanaldi bakarrean 45.000 jarraitzaile inguru bilduko dira eta ikusmina dela-eta, EITBk giza baliabide eta bitarteko tekniko zabala jarri du kontzertua zuzenean eskaintzeko. Eta multimedia erara, gainera. Batetik, ETB2 bitartez jarraitu ahalko da Aitor Albizuaren kontakizunarekin eta egunotan hainbat saiotan egingo dira promozio keinuak. Bestetik, Radio Euskadin; eta, azkenik, eitb.eus webgunearen bitartez. Hiru kasuetan 22:00etatik aurrera, munduko edozein tokitatik eta doan ikuskizunaz gozatzeko aukera eskainiz.
EITBk kontzertuaren neurrira egokitutako operatibo berezia prestatu du, ohar bitartez jakinarazi duenez. Guztira, 20 kamera, tartean, Burubero izenekoa, baliatuko dituzte zuzeneko emanaldirako. Bestalde, errealizazio, produkzio, teknikari eta argiztatze arloko 40 profesional arituko dira lanean.
Fito & Fitipaldis taldeak gainera, gonbidatu bereziak izango ditu oholtza gainean, horien arten, Leiva, Iñaki Uoho Antón (Platero y Tú taldeko gitarrista), Carlos Tarque eta Dani Martin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.