
Secciones
Servicios
Destacamos
Disko bat hautatzeko ariketa aspaldiko diskoei hautsa kendu eta urteetan atzera bidaiatzea izan da Iñigo Lamarcarentzat. «Biniloko diskoetara jo nuen, formatu horretan hasi nintzelako musika entzuten. Asko bota nituen eta gutxi batzuk, 20 bat, kuttunenak, gordeak ditut, eta horietan ziur nengoen Lluis Llach abeslaria aurkituko nuela».
Urteak zeraman 'Astres' diskoa entzun gabe, baina hala ere «esangura berezia» du Lamarcarentzat. «Bere musika produkzio guztian berezitasun bat du, musika pop sinfoniko estiloan eta bere poesia eta kantatzeko modu bereziarekin». Emaitza horretan zerikusi handia du soilik bost abestik osatzeak.
Etxean gurasoek entzundako musika izan zen lehena, haiekin ezagutu zituen 'Ez Dok Amairu' eta mugimenduko kide ziren Mikel Laboa, Xabier Lete, Lourdes Iriondo edo Benito Lertxundi. «Horiek izan ziren lehen diskoak, gerora 14-15 urterekin musika klasikoa entzuten eta disfrutatzen hasi nintzen aitari asko gustatzen zitzaiolako eta hurrena kantautoreak izan ziren», Raimon eta Llach batik bat.
Artista katalana, hala ere, ez zuen 'Astres' lanarekin ezagutu. Lehen diskoa 1976an zuzenean grabatu zuen kontzertu batena izan zen, «oihartzun ikaragarria» izan zuena Lamarcak oroitzen duenez. 'L'estaca' edo 'Amor particular' bezalako abesti konkretuez gain, ate berri bat ireki zion lana izan zen. «Ordutik aurrera grabatzen zuen guztia erosten nuen eta horrela deskubritu nuen 'Astres'».
Beste klasikoak
Folk | Leonard Cohen
Kuttuna. «Nire abeslari gustukuenetakoa da, entzun nuen bere lehen diskoa da. Biniloan. Berezitasun bat dauka».
Komedia| Les Luthiers
Algarak. «Umorezko letrak oso jantziak eta landuak dira, oso onak. Entzun eta behin eta berriro barre egiten dut».
Rock | Ken Zazpi
Luxuzko taldea. «Lehen Itoitz entzuten nuen eta nolabaiteko parekotasuna duela iruditzen zait. Lirismo handia eta erreibindikazioa dute letrek, musika oso zainduarekin».
Protesta abesti deiturikoekin ezagutu ostean, biniloa sorpresa izan zen. «Ikaragarri gustatu zitzaidan, musikagatik bereziki, letrak ere, eta txikitatik beti izan ditudalako gogoko izarrak eta planetak. Astroei buruz disko bat egitea... Beti izan naiz oso ilargizalea». Entzuteko uneari buruz ere, nahiko argi du: «Afalostean bikotearekin, lagun batekin edo amorantearekin suabe-suabe egoteko disko oso aproposa iruditzen zait».
Diskoko letrak eta orokorrean Llachen ia guztiak «oso poetikoak, lirikoak» dira. Horregatik 'Astres' osorik eta datorren hurrenkeran entzutea gomendatzen du, bost kantuek osotasun bat eratzen baitute «unibertsoak bezala». Lamarcarentzat handitik txikira doaz -Astroak, eguzkia, ilargia, lurra eta hatsa-, bakoitzak bere nortasuna du, izar edo planeta bakoitza bere sistemaren barnean uler daitekeen bezala, abestiak antzeko zerbait dira».
Kantuetako bakoitza ohi baino luzeagoa bada ere, musika asko zaintzeak maila mantentzen laguntzen du. Horregatik, Lamarcarentzat, diskoak badu «musika klasiko kutsua», ia sinfoniko kontsideratzeraino, nahiz eta letrak dituen noski. Hauek kantatzen dituzten abesbatzak gehitzea da diskoa hain berezi egiten duen «bitxikerietako» bat. Inpresio eta irudipen asko aspaldian entzun zituenekoak dira, baina azken asteetan berriro entzutean eguneratu eta indartu zaizkio. «Oso gustuko izan nituen eta oraindik ditudan bitxikeriak ditu disko honek eta horregatik aukeratu dut».
Aldiz, ez zaio gertatu bestelako kantautore batzuek izandako «disko aislatuekin», esaterako Franco Battiato italiarrarekin. «Gustuko izan ditudan kantautoreek nahiz eta eboluzionatu ibilbidea marko baten barruan egin dute, ez dira asko apartatu hasierako estilotik. Lluis Llachek disko honekin salto bat egin zuen, aislatua geratu zen bere diskografia barruan. Berrentzun dudanean azken bi asteetan disko zoragarria, polita, bikaina, dela iruditzen zait».
Publicidad
Bruno Parcero | San Sebastián y Amaia Oficialdegui
José Antonio Guerrero | Madrid y Álex Sánchez
Mateo Balín y Sara I. Belled (gráficos)
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.