Borrar
BXK
'Nahastumbury' ikuskizuna, ostegunean Andoainen
Barrexerka

'Nahastumbury' ikuskizuna, ostegunean Andoainen

Barrexerka taldeak euskarazko umorea, antzerkia eta aurrez grabaturiko esketxak uztartzen dituen emanaldia eskainiko du

Jon Agirre

Donostia

Martes, 6 de mayo 2025, 12:50

Zuzeneko antzerkia, baina ez ohiko moldean. Poliki-poliki, emanaldiz emanaldi, bidea egin du Barrexerka taldeak eta ostegun honetan 'Nahastumbury' ikuskizunarekin 19:30ean emanaldi berria eskainiko dute. Sarrerak oraindik eskura daitezke webgunean zein egunean bertan aretoko lehiatilan 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era.

Kafetegi batek izan duen bilakaeran oinarritzen da lana, bertan sortzen diren harremanak izanik erdigune. Eta bidean beste hainbat negozio izango da, zein baino zein eroagoa. Herri bereko bizilagunak, bizitzako etapa eta egoera desberdinetan ikusiko ditugu, lokal berean. Horixe dio sinopsiak, baina taldearen hain ohikoa den umore absurdo eta tarteka beltzak beste geruza bat ematen dio ikuskizunari, tarteka emanaldian zehar txertatzen diren aurrez grabatutako bideoek bezala.

Abiapuntu modura mantra bat du, «benetako historia eta horretaz gogoratzen dena ezberdina da». Molde asko hautsi dituzte lotsa askorik izan gabe -uler dadila hau haien aldeko ezaugarri bezala- eta aurreko emanaldiekin alderatuta gidoia landuagoa du trama zentralak. Istorio osoagoa.

Lagun arteko bilera batetik sortu zen 2018an Barrexerka. Lehen aroan emanaldiak gonbidatuekin izan ziren, besteak beste Xabier Madariaga, Kike Amonarriz, Miren Amuriza edota Iñaki Artola. Ostean txipa aldatu eta emankizunak «modu profesionalagoan» garatzeko hautua eginda, antzerkitik gehiago duten ikuskizunak eskaini dituzte. Hala heldu dira 'Barkatu eragozpenak', 'Ez etorri', 'Hor esketxa dago' edo 'Bagoiaz'. Zuzendariak Maialen Sorzbabalbere eta Mikel Irazusta dira. Aktoreak, Ekain Arrieta, Graxi Arregi, Nerea Aranburu, Amaia Iraundegi, Amaia Rojo, Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere eta Garazi Mitxelena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Nahastumbury' ikuskizuna, ostegunean Andoainen