Borrar

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren deialdia abian da

I. M.

Lunes, 28 de abril 2025, 15:37

Donostia Zinemaldiak Zinemaldia Startup Challenge lehiaketaren zazpigarren deialdia ireki du. Estatuko eta Europako ekintzaileei eta startupei zuzendutako lehiaketa da, eta ikus-entzunezkoen arloan teknologia berriak txertatzen dituzten proiektuak biltzen ditu. Izena emateko epea ekainaren 2an amaituko da.

Ekimena Zinemaldia & Technology ekitaldiaren esparruan kokatuta dago. Zinemaldiaren apustu estrategikoa da Zinemaldia & Technology, eta teknologiari eta ikus-entzunezkoen industriari buruz hausnartzeko eta bi sektoreen arteko harremanak estutzeko gune gisa kokatzeko jomuga du. 'Spanish Screenings: Financing & Tech' ekimenaren jardueretako bat da.

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren lehiaketa horietara aurkezteko, proiektuek hainbat baldintza bete behar dituzte: ekintzaile batetik edo duela gutxi sortutako –hots, 2019ko abenduaren 31ren ondoren eratutako– startup batetik abiatzea, zer garapen-fasetan dagoen alde batera utzita; ikus-entzunezkoen arloan teknologia berriak aplikatzean oinarrituta egotea; egoitza fiskala Espainian edo Europako beste herrialderen batean izatea; eta enpresa-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan abian jartzeko aukera kontuan hartzea.

Hautatutako proiektuak irailaren 25ean Donostia Zinemaldian garatuko den Zinemaldia & Technology jardunaldian aurkeztuko dira. Jardunaldi horretan, sektoreko profesional garrantzitsuen arteko hitzaldi bat ere antolatuko da, gaurkotasuna duten gaiei buruzkoa. Gainera, hautatutako proiektuek balizko bazkideekin biltzeko aukera izango dute.

Adituen batzorde batek –TECNALIAko, Vicomtech-eko eta Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroetako profesionalek osatua– hamar proiektu finalista aukeratuko ditu, horietako bost Espainiakoak eta beste bost Europako gainerako lurraldeetakoak, eta urtebetez Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko BIC edo Business Innovation Center-retako batean inkubaziogune bat doan eskuratzeko aukera izango dute. Gainera, 500.000 eurorainoko finantzaketa eskuratu ahalko dute euren proiektua Euskadin garatzeko.

Bi epaimahaik 10.000 euroko bi sari emango dituzte Europako eta Estatuko proiekturik onenarentzat. Bestalde, hirugarren epaimahai batek 3.000 euroko aipamen berezia emango du, hautatutako hamar proiektuetako baten ekintzailetzarekin lotutako balioak aitortzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren deialdia abian da

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren deialdia abian da