Borrar
AEK

AEK Bretainiara joango da bertako hizkuntzaren aldeko mobilizazioan parte hartzeko

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 17 de mayo 2025, 11:47

Hizkuntzaren aldeko mobilizazioa da AEKren eta Korrikaren motore nagusietako bat. Asmo horrek batu izan ditu azken urte hauetan, besteak bestel, La em eta Ar Redadeg ekimenekin eta aste-bukaera honetan halaxe izangoda, AEK-ko Nazio Kontseiluko Lurdes Etxezarreta eta Maialen Begiristain Korrikatik, Ane Elordi arduradun nagusia, eta Tito Serrano bigarren arduraduna Bretainiara joango baitira La em-eko -okzitanieraren aldeko lasterketa- lagunekin batera.

«Aurreko ikasturteko lan ildoari jarraiki, hizkuntza gutxituen aldeko aliantzak osatzen jarraitzeko eta hobetzeko asmoa dugu, horregatik, Ar Redadeg, bertako Korrika ahizparen gure lagunekin bilduko gara. Besteak beste, hizkuntza bakoitzaren egoera eta hurrengo ikasturteko plangintza bateratua jorratuko ditugu», azpimarratu dute AEK-ko iturriek.

Korrika, La em eta Ar Redadeg biltzen diren ikasturteko bigarren bilera izango da, eta urtea amaitu aurretik hirugarren bat egitea aurreikusten da, esan bezala, hizkuntza bakoitzaren egoera eta hurrengo ikasturteko plangintza bateratua jorratzeko. Bileraren ondoren, Diwanen -Bretoiera irakasten duten zentroak -aldeko manifestazioan parte hartuko dute aipatu kideek, larunbat honetan 14:00etan, Roazhon-Rennes hirian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco AEK Bretainiara joango da bertako hizkuntzaren aldeko mobilizazioan parte hartzeko

AEK Bretainiara joango da bertako hizkuntzaren aldeko mobilizazioan parte hartzeko