Duela gutxi hil den Pepe Mujica Euskal Herrian izan zen, bere sustraiak ezagutzen. Birraitonaren baserrian egoteko aukera ere izan zuen, eta bere burua definitzeko orduan, ... apur bat euskalduna zela ere esan zuen. Deigarria egin zitzaidan beti abizena idazteko zuen modua: Mujica, -j eta -c rekin. Erdi bideko zerbait bezala, erdi euskalduna erdi uruguaitarra. Nolanahi ere, nongotasunak banatzen hasita, jakin badakit Euskaltzaindiak ez lukeela euskalduntzat onartuko, ezta zazpi probintzietako eta diasporako telebotoarekin ere. Izan ere, erakunde horren onomastikako batzordeak premeditazioz eta alebosiaz (barka, aurrez pentsatuz eta maltzurkeriaz) erabaki zuen abizen horren euskarazko forma «jator» bakarra Muxika zela. Eta kitto. Ez Mujika, ez Mujica. Nahiz eta badagoen Alfontso Mujika deritzon euskaltzain oso bat. Agian, hari uzten diote NANean -j rekin idazten. Auskalo zer dioen horretaz Múgica hiztegiak.

Publicidad

Ahobero eta sasiprest hasi dut astea. Barka, ahobizi eta belarriprest. Euskaraldi bete-betean abizen kontuekin txapa ematen. Tira, ez dut uste Euskaltzaindiak «txapa ematea» esamoldea onartuko lukeenik. Akaso, «matraka ematen» edo «alamena ematen» esan beharko nuke. Txapak hobe frontoian, edo zuk nahi duzun kolorean metalizatuta, kotxea (barka, beribila) ez dadin gripatu. Barka berriz, «aleka hartu». Hau da hau marka, beti barkamen eske ibili behar, borondate onaren eta zuzentasunaren artean txapatuta. Barka, itxita. Hitzarrapo eta guzti. Tira, segi dezala festak. Mujica maestro. Barka: Muxika maisu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad