Borrar

Itzalaldiak etxean lanean harrapatu ninduen. Konexioak eta diferentzialak ondo zeudela egiaztatu ostean, gure etxebizitzako pasillora atera nintzen. Han ere argirik ez. Kalera jaitsi, eta telefonoz ari zen gizon batek ozen esan zuen beste hainbat eskualdetan ere ilunpean zeudela. Hasiera batean, mirari baten aurrean geundela otu zitzaidan. Aita Santua hil berri, eta Espiritu Santua fede oneko gizaki guztiak eta, batez ere, konklabeko kideak barne gogoz argitu nahian («Lux volat, mundus manet?»). Baina, ia beti bezala, azalpena askoz prosaikoagoa zen: ezohiko oszilazio bat, zabarkeria tekniko bat. Liskar politikoetarako enegarren aitzakia. Erru bilatzaileen akelarrea. «Kikili salda urrup edan edo klik… ikimilikiliklik». Baina klik egin behar zuenak ez zuen klik egiten.

Luze gabe, konspiranoikoak, kontubernio-zaleak eta apokaliptikoak leizeetatik atera eta apokalipsiaren wattak astintzen hasi ziren. Pitagorasen teoremek ere ezin dute zehatz-mehatz azaldu zenbatetan joan den pikutara mundua. Eskerrak etenaldia laburra izan zen, nahiz, une batez, lasaigarria izan munduaren zarataz ezer ere ez jakitea.

Egunotako argirik iraunkorrena Alain López de Lacalleren hitzetatik etorri zaigu, egunkari honetan bertan egin zioten elkarrizketatik, bere aita José Luisen hilketaren 25. urteurrenaren harira. Mina eta bidegabekeriari ematen dion erantzun lasai eta buruargiak argindarra sortzeko gaitasuna balu… Zenbat itzalaldi mental eta gorroto saihestuko genuke. Zaila da argigarriagoa izatea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Itzalaldia