Borrar

Pasa den asteburuan eman zuten jakitera zeintzuk diren 2024ko Kritikaren Sarien irabazleak estatuko lau hizkuntza ofizialetan. Euskarari dagokionez, Karmele Mitxelenaren 'Zoriona, edo antzeko zerbait' nobela izan da irabazlea prosan. Poesian, berriz, Luis Garderen 'Urrats galduen hotsa' nabarmendu dute. Kritika Sariek denetarik utzi izan dute atzean: gazi-gozoak, poz beteak, isiltasun susmagarriak, polemika biziak… Aurtengoak datu esanguratsu bat utzi du behintzat. Armiarma webguneari kasu egitera, Luis Garderen lan irabazleak, 'Urrats galduen hotsak', ez du kritika bakar bat ere jaso orain arte. Horra paradoxa: kritika zurtz dagoen Kritikaren Saria. Poesialeku webgunean liburu horri buruzko iruzkin luze bat irakur daiteke, bederen, Felipe Juaristik idatzia.

Luis Garde, ordea, ez da egile berria edo ezezaguna. Poesian diren saririk garrantzitsuenak irabazi ditu: Blas de Otero, Xabier Lete, Kutxa Irun Hiria, Lauaxeta Saria, Kritikaren Saria bitan… Baita Euskadi Saria ere 'Ehiztariaren isilaldia' nobelagatik. Polemika pizteko modukoa ere bada, maila horretako egile baten poema-liburua horren oharkabean pasatzea gure ekosistema literarioan. Deskuidu bat? Miopia? Gehiegizko ekoizpena? Gure sistemaren urritasunak? Poesiarekiko ezaxola? Kritikagileen prekarietatea? Neurri batean, esan daiteke Kritikaren Sariak autokritikarako bidea ireki duela aurtengoan: zeri ematen zaion garrantzitsua, non jartzen den fokua eta non ez… Zergatik pasatzen diren oharkabean maisu-lan batzuk…

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kritikaren ajeak