Borrar
Intsektuen hotela eta La Salle San Luiseko bi ikasle.

Ver fotos

Intsektuen hotela eta La Salle San Luiseko bi ikasle.
Erreportajea

Intsektuen hotela

Gure baratzeko espezieen kopurua handitzeko teknikak kontuan hartuta, La Salle San Luisen proiektu hau abian jarri dugu: animalien presentzia sustatu nahi dugulako neguko aterpeak eskainiz

la salle san luis

Jueves, 3 de febrero 2022

Ekosistema naturalek eboluzionatzen dute denboran zehar oreka bilatuz, eta ekosistema horren oreka ez aldatzea da, La Salle San Luisen, gure betebeharra. Horretarako, nekazaritza ekologikoan, nekazaritza naturalean eta biodinamikan oinarritzen gara. Gure baratzeko espezieen kopurua handitzeko teknikak kontuan hartuta, 'Intsektuen Hotela' izeneko proiektua abian jarri dugu: animalien presentzia sustatu nahi dugulako neguko aterpeak eskainiz. Erreportaje honetan Gure Eskolarentzat kontatzen dugun bezala DBH4-ko talde batek informazioa jaso du aurkezpen batean LH3-ko ikasleei azaltzeko eta baratzera joan dira intsektuak ikustera.

Hau da helburua: «Gure biodibertsitatearen garrantzia ezagutzea eta nola babesten den ikastea, gure ikastetxea osatzen duten pertsona guztiek elkarlanean aritzeko». Hari horretatik abiatuta, ikastetxearen iraunkortasunaren alde egiten duten balioak sustatu nahi ditugu.

Ahozko komunikazioa, hitzik gabekoa eta digitala, modu osagarrian erabili ditugu. Ahozko komunikazioa landu dugu hoteleko materialaren erabilera prestatzean, taldeka antolatzean, eta abar. Hitzik gabeko komunikazioari dagokionez, 3. mailako ikasleek sortutako proposamenak aurkezteko modu osagarrian lan egin dugu. Azken txosten hori aurkezterakoan, gorputz-adierazpenaren teknika desberdinak erabili behar izan ditugu komunikatzeko.

Azkenik, komunikazio digitalari dagokionez, intsektuen hotelaren eta gure inguruneko fauna eta floraren beste aurkezpen bat egin dugu. Lehen Hezkuntzako ikasleei dagokienez, hauen informazioa eta irudiak bilatu dituzte. Zehazkiago esanda, hauek izango lirateke gure helburu garrantzitsuenak: inguruan duguna baloratzea, talde-lana bultzatzea eta eguneroko esperientziatik ikastea.

Biodibertsitatea

Egindako lanaren bidez, bi taldeek ingurumenaren faunaren ezaugarriak, beharrak, zaintzak eta sailkapena aztertu ditugu. Biodibertsitatearen esanahia eta garrantzia bereganatu dugu. Ikasle txikienek hotelaren jarraipena zainduko dute, zer animalia mota hurbildu diren eta non egon diren aztertuz. Gainera, txosten txiki bat aurkeztu beharko dute egoera eta jarraipena azaltzeko. DBHko 4. mailako ikasleek plangintzaren eta egindako lanaren ebaluazioa egin behar dugu, baita hobekuntzarako proposamenak egin ere. Ilusio handiz aritu gara!

Umeak, baratzan jolasten eta ikasten. SAN LUIS IKASTETXEA
Imagen principal - Umeak, baratzan jolasten eta ikasten.
Imagen secundaria 1 - Umeak, baratzan jolasten eta ikasten.
Imagen secundaria 2 - Umeak, baratzan jolasten eta ikasten.

Proiektu hau aurrera eramateko arduradunak halako hitzekin adierazi digu orain arte bizi izan duena: '«llusio handiarekin hasi genuen proiektu hau eta ez nuen pentsatzen hasieratik hain ondo konponduko zinetenik zuen artean, oso eroso sentitzen naiz emaitzekin».

Jasangarritasunaren izenean, jarrai dezagula halako ekimenak sustatzen, guztion ardura baita gure ekosistema orekan mantentzea eta indartzea. Hurbil gaitezen gehiago naturarengana!

Intsektuen hotelaz gain…

La Salle San Luis ikastetxean intsektuentzako hotelaz aparte, beste hainbat proiektu egiten dira ingurumenarekin eta baratzearekin zerikusia dutenak. Honen adibide dira konpostagailuak, esatebaterako.

Baratzean bi konpostagailu jarri ditugu eta ikastetxe osoan jasotako organikoa bertan botatzeko aukera ematen diguten hainbat zakar-ontzi daude. Astean behin, gela ezberdinetako ordezkari batzuek soilik prozesua ezagutzeko aukera izango duten arren, ikastetxe guztiari emango zaio proiektu eta prozedura hau ezagutzeko eta barneratzeko aukera. Denbora luzeko ekintza da hori, baina pauso guztiak sakonki ezagutzeko aukera ematen du.

Konpostaren bidez ongarria lortzen da, ondoren ikastetxeko baratze ekologikoan erabiliko dena. Ikastetxeko haur eta gazteei, naturak ematen dizkigun baliabide eta aukera berriak ezagutzen laguntzen digu, gure ingurumena ezagutuz eta honen inguruan heziz. Horrez gain, talde-lana sustatzen da eta hainbat balore lantzen ditugu, hala nola, laguntasuna eta naturarekiko errespetua.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Intsektuen hotela