Borrar
Nazioarteko Batxilergoko klasea. JESUITINAS
Gure Eskola | Erreportajea

Jesuitinas Donostia: Nazioarteko Batxilergoa, irakaskuntza eredu bakarra Gipuzkoan

Irakasgai guztietan ikerketa da ardatza eta irizpide kritikoen bitartez ikasleok gure ezagutza eraikitzen dugu Jesuitinasen

jesuitinas donostia

Jueves, 17 de febrero 2022

Jesuitinas ikastetxeak Nazioarteko Batxilergoaren alde egin du apustu, nongotarrak garen ahaztu gabe eta horri behar duen garrantzia emanez, nazioarteko pentsamendua eraikitze aldera. Gure Eskolako erreportaje honetan azalduko ditugu batxilergoko ikasleok proiektu honen ezaugarriak.

Haur Hezkuntzatik hasita etapa guztietan dihardugu ildo horretan lanean eta metodologia berritzaileak erabiltzen ditugu. Txikitatik prestatzen gaituzte pentsamendu propio bat gara dezagun eta horrela, pertsona sortzaileak, autonomoak eta konprometituak izan gaitezen.

Izan ere, batxilergo honen berezitasun handiena ikasteko eta gauzatzeko modua da. Ikerketa eta irizpide kritikoen bidez, ikasleok geure ezagutza eraikitzen dugu. Irakasgai guztietan ikerketa ardatza da. Horren harira, Itzel Padilla ikasleak esaten du «talde txikia garenez irakasleek eskaintzen diguten arreta handiagoa da. Gainera, beste aldetik, gauza on bat da jatorri desberdinak ditugula, kultura, ama hizkuntza desberdinak... Horrek asko aberasten du taldea eta elkarren artean oso ondo eramaten gara».

Bestalde, batxilergoa ikasten dugun ikasleok lan egiteko gogoa izan behar dugu, eta ikasteko motibatuta egon. Argi denez, bezperako lanak hemen ez du balio. Lan asko eta autonomia handiz egin beharko dugu. Nazioarteko Batxilergoak ikerketa, pentsamendu kritikoa eta zereginen plangintza bultzatzen baititu. Horri dagokionez, Lorenzo O'Malley ikasle atzerritarrak adierazten du «batxilergoko eredu honek beste ikastetxe batzuetan ikusten ez ditudan trebetasun batzuk eskaintzen dizkit. Niretzat esperientzia ikaragarria izaten ari da».

Prestigio handiko programa

Munduko unibertsitateen artean prestigio handiko hezkuntza programa da Nazioarteko Batxilergoa. Eskaintzen duen kalitateagatik eta exijentzia mailagatik ikasleak bikain prestatzen ditu unibertsitaterako eta helduarorako. Hori dela eta, Maite Gascón orientatzaileak adierazi duen bezala «EAEn eta nazio mailan unibertsitate publikorako sarbidea bermatzen du. Unibertsitate pribatuentzat eta nazioarteko unibertsitateentzat izen handiko batxilergoa da hau eta horiek dituzten onarpen prozesuetarako bereziki lagungarria da».

«Mundura zabalik dauden pertsonak hezten ditugu, nazioarteko pentsaera sustatzen dugu»

Ana Zubiri, irakaslea

Irakasgaiei dagokienez, hiru arlo dira nabarmentzekoak Batxilergo honen muina eta bereizgarri direlako: CAS (Creatividad, Actividad y Servicio/Sormena, Jarduera eta Zerbitzua), TdC/TOK (Ezagutzaren Teoria/Theory Of Knowledge) eta Monografia. Azken honek ikasleok gustuko dugun gai bati buruzko ikerketa lan sakona egiteko aukera eskaintzen digu.

CAS-en bitartez ikasleek bizi estilo arduratsu eta osasungarria izatea da helburu; eta TdC-k pentsamendu kritikoa edukitzen laguntzen du, ezagutzak erlazionatzen eta norberaren ezagutzak zalantzan jartzen. «Norberaren ikuspegitik baina gainerakoena aintzat hartuz, pentsamendu propioa sortzen dute gure ikasleek. Mundura zabalik dauden pertsonak hezten ditugu eta nazioarteko pentsaera sustatzen dugu», dio Ana Zubirik, TdC-ko irakasleak. Bukatzeko, «solidario izatea ez da ekintza bat edo batzuk gauzatzea, solidario izatea bizitza ulertzeko modu bat dela esango nuke», segurtatzen du Idoia Altuna irakasleak.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jesuitinas Donostia: Nazioarteko Batxilergoa, irakaskuntza eredu bakarra Gipuzkoan

Jesuitinas Donostia: Nazioarteko Batxilergoa, irakaskuntza eredu bakarra Gipuzkoan