Kilometroak 23 jai handia ate-joka dago eta ostegun honetan urriaren 1eko egitaraua aurkeztu dute Lekuona Fabrikan. «Gogoz ari gara eguna prestatzen, herritarrei eta kanpotik guregana hurbilduko zaretenoi egunaz gozatzeko askotariko eskaintza egiteko, betiere, euskara eta euskal kultura erdian jarrita eta herriko eragileen eta Ikastola osatzen dugun guztion laguntzaz», adierazi du Itziar Navarrok, Orereta Ikastolako lehendakariak. Hainbatetan azpimarratu dute garraio publikoan bertaratzeko gomendioa.
Publicidad
Ibiltaria izango dela aurreratu dute eta urte luze bateko lanaren bukaera. 10:00etan ekitaldi instituzionala eta ongietorria egin ondoren Lekuonako zubian Zumarditik eta Linotik pasa, eta Zamalbide gunean amaituko da. Bertan izango dira Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua; Eider Mendoza, Gipuzkoako ahaldun nagusia; Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea; Nekane Artola, Ikastolen Elkarteko eta Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria; eta Itziar Navarro, Orereta Ikastolako lehendakaria, herriko zein Gipuzkoako beste hainbat eragile eta erakundetako ordezkariekin batera.
11:00etatik aurrera hiriguneko lau gune nagusietan -Lino, Galletera, Errioa eta Esmalteria- banatuko da festa. Musika, dantza, umeei zuzendutako eskaintza, tailerrak eta kale animazioa izango dira protagonista nagusi, Gipuzkoako Ikastoletako DBHko ikasleen arteko Erronkarekin batera. Gainera, jantokian bazkaria eta txosnetan ogitarteko zein bestelako jakiak eta tonbola izango dira.
Izan ere, urriak 1eko jaialdiaz harago 'Erriola' lelopean ekitaldi ugari antolatu dira urtarriletik. Kilometroak ardatz hartuta, besteak beste, Euskaldunon Egunkariaren itxieraren eta Berriaren jaiotzaren 20. urteurrena ospatzeko astea, euskara batuaren sortzaileei eta euskara batuari berari gorazarre egiteko giza katea, 12 orduko kultur-maratoia, Ziburuko eta Hendaiako ikastolekin batera antolatutako 'Adaxka Berriak' ikuskizuna, Urmuga jaialdiaren baitan egindako mendi ibilaldia, patatxa gaineko zuzeneko musika emanaldia eta 'Gure Añabitarte' kontzertua.
Nekane Artola Orereta Ikastolak egindako lana goraipatu nahi izan du, baita «Gipuzkoako gainontzeko ikastolek emandako babes, laguntza eta elkartasuna« eskertu ere, horien »inplikazioa behar beharrezkoa baita urte osoko lanari aurre egiteko«. Eskerrak, baita ere, urtean zehar laguntza eman diguten erakunde, babesle eta eragileei. Esker bereziak bertako udalari eta herriko elkarte desberdinei».
Publicidad
Azkenik, Ikastolen mugimenduak esku artean «erronka potoloak» dituela berretsi du. «Orain arte bezala gure komunitatearen bultzadaz helduko diogu esku artean ditugun eztabaida eta hausnarketei, gure izaera eta eredua erdigunean jarrita. Ikastolak gara, horrek barnebiltzen duen guztiarekin, eta halaxe adieraziko dugu urriaren 1ean ere Errenterian, Kilometroak Egunean, Gipuzkoako Ikastolen jai handian».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.