

Secciones
Servicios
Destacamos
Klara Ceberio Hizkuntzalaria, Tolosa
Klara Ceberiok arrazoi gutxi behar ditu Euskaraldian parte hartzeko, eta gutxiago dira ez aritzeko dituen aitzakiak. Hizkuntzalaria da lanbidez, tratu estua du hizkuntza-teknologiekin eta hiztegiekin; gainera, egunerokoan euskaraz aritzen da. Edizio guztietan jantzi du ahobizien txapa, batzuetan lantokian, eta Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkartearen bidez parte hartu du.
«Erosotasunetik edo uste okerrengatik» gaztelaniaz egiteko hautua aldera batera utziko du hamar egun hauetan, aukera aproposa ikusten duelako «hizkuntza-ohiturak» aldatzeko. Alde batetik, gazteleraz bakarrik hitz egiten duenekin euskaraz mintzatuz, eta bestetik «erakusmahaiaren beste aldean daudenekiko irudipenen kontra» euskaraz jarduteko. «Behintzat txapak horretan laguntzen zaitu, besteek ikus dezaten euskara jakin eta euskaraz bizi nahi dugula».
Euskaraldia ekimen «polita» da Ceberiorentzat, euskaraz hitz egiteko aukera galtzen den aldi guztiez «kontzientziatzeko». Baita euskaldunen eta euskararen egoera «gogorarazten digu. Indartzeko lan egiten segi behar dugula ikustarazten du».
Horregatik, Tolosa «ez erlaxatzera» deitu du, gazteen papera berebizikoa dela nabarmenduz. «Herriko ikastetxe guztietan nerabeek euskaraz ikasten dute, eta inertziaz kalean ere hala izango dela ondorioztatzen duzu. Baina ez, gaztelaniaz egiten dute nagusiki, eta horrek zer pentsatua ematen du».
Hizkuntzalariarentzat, «izugarrizko lana» egin da azken urteotan euskararen alde Tolosan, eta agerikoa da kalean elkarrizketen erdiak euskaraz izanik. Baina oraindik «hobetzeko margin handia» dagoela aipatzen du. «Udalarekin harremanak euskaraz egin daitezke, baina zerbitzu batzuetan gaztelaniaz egiteko ohitura dago».
Bouba Mbaye Ostalaria, Zarautz
Euskaraldiko Zarauzko hamaikakoan dago Bouba Mbaye senegaldar gaztea eta ahobizi rolean kokatu du bere burua. Sei urte daramatza Zarautzen eta berak dioenez, «etorri nintzenetik, lehenengo astetik, konturatu nintzen hemen euskara asko hitz egiten dela, kalean, dendetan, edozein lekutan, eta hortaz ohartzean sortu zitzaidan jakinmina eta gogoa euskaraz mintzatzeko».
Bere hurrengo urratsa euskaltegira joatea izan zen. «Zalantzak izan nituen, agian oso goiz zela pentsatu nuen baina matrikulatu eta aurrera egin nuen. Oso ondo dago euskaltegia, irakasleak oso onak dira, beti giro ona egoten zen eta hiru urteko ibilbide bat izan zen. 2018ko abenduan hasi nintzen eta hasieran gogorra egin zitzaidan baina denborarekin hobetzen zoaz».
Pauso garrantzitsua da euskaltegitik kalera pasatu eta euskaraz egiten hastea. «Irakasleak beti esaten zigun saiatzeko praktikatzen eta bere aholkua jarraituz hasi nintzen. Berehala konturatu nintzen nire maila igotzen ari zela eta esan nuen, hau da bide onena, horrela jarraitu eta orain beti euskaraz hasten nahiz hitz egiten. Harridura aurpegi batzuk aurkitzen ditut jendean kanpotar bat euskaraz entzutean baina beti laguntzen didate hasi berria naizela ikusten dutenean. Gainera denek zoriondu egiten naute».
Aholkuak ematera ere ausartzen da Bouba. «Euskaraldian gaude eta ikasten dauden horiei esango diedana da, txapa jarri eta ahal duzuen guztia hitz egiten saiatu. Mintzatzeko momentu onena hau delako, beraz aprobetxatu asko. Beti diot Euskaraldia oparitxo bat bezala dela euskaraz ikasten ari direnentzat. Utzi lotsak alde batera, akatsak eginaz ikasten da. Aurrera».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.