Beasain

La Salleko mendizalek XVI. topaketa egingo dute bihar

J. Z.

beasain.

Viernes, 9 de mayo 2025, 19:58

Bihar goizean, Beasainen ospatuko da La Salle mendi taldeen XVI. topaketa. Aurten, herriko ikastetxeari egokitu zaio antolaketa-lanak hartzea, eta zonaldeko La Salle ikastetxeetako hezitzaile zein familia ugari elkartuko ditu ekitaldiak.

Publicidad

Goizeko 09:00etan abiatuko da 12 kilometroko ibilaldia udaletxeko plazatik. Ibilbideak Loinatz ermitara, Usurberaino eta Agortara eramango ditu mendizaleak, eta bertan hamaiketakoa eskainiko du Aizkorri mendizale taldeak. Handik Sagastigutitik behera egingo dugu, eta mendi buelta ikastetxean amaituko da, non 400 pertsonarentzako paella prestatu dute gurasoen laguntzarekin. Bazkal ostean, txikientzako jolasak antolatuko dituzte Izartxo aisialdi taldeko begiraleek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad