
Secciones
Servicios
Destacamos
Elene Arandia
Domingo, 9 de marzo 2025, 07:24
Orain hamalau urte egindako ikerketa baten arabera, erreminta honen azken 50 urteetako historia aztertzen zuen tesiaren emaitzak ez ziren batere itxaropentsuak. Sega-jokoa desagertzeko arriskuan kokatzen zuen, baserrien eta herri kirol honen bilakaera paraleloa izan zela azpimarratuz, nabarmentzen belaunaldi berriak ez zirela trebeak sega pikatzen eta zorrozten.
Gabeziak gabezi, eta herri kirolak egun oraindik arrastaka daramatzan arazoez gaindi, Tolosaldean, eta Leaburu herrian, zehazki, segalaritzak emakume izena du. Izadi Arrospide zortzi urterekin hasi zen herri kirolean murgiltzen, eta ordutik tinko dihardu, aurten lehiatzen hasi zeneko bosgarren urteurrena beteko denean, hamazazpi urte berritan.
Segan etxean bertan ikasi zuen. Dio bi neba helduengandik datorkiola afizioa, nahiz eta Luixa Uzkudun ama ere kirol honetan jardun den egun. Nebek Azpeitian jokatu zen orduko Europako Txapelketan eskainitako erakustaldian piztu zitzaion arra: «proba-tzeko berezko gogoa sentitu nuen, eta, handik astebetera, gurasoek Joxe Gabirondo gazteluarrarekin probak egitera eraman ninduten».
Hamaika urterekin, Almitza Sega Elkarteak antolatutako erakustaldietan parte hartzen hasi zen lehen aldiz, eta aritzeaz gainera, hainbat izendapen ere eskuratu ditu geroztik. Nazioartean lehiatzera eman zuen aurrerapausoan, Austriara joan zen lehen aldiz. Iaz, Eslovenian aritu zen bakarka, orain dela bi taldeka Bavarian, eta igarotako urrian, berriz, Euskal Herria ordezkatu zuen Amaiur nebarekin batera, Euskal Herria eta Bayern artean egin zen apustu berezian. Emakumezkoen proban, 100 metro karratuko lursaila moztu behar izan zuen Izadik ahal zen denbora gutxienean.
LEABURU
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
380
Euskaldunes (2021):
82,14%
113,77 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2023):
10,7%
Renta personal (2022):
23.977 €
Altitud:
325 m.
Superficie:
334 Ha
LEABURU
Tolosaldea
Comarca:
Habitantes:
380
Euskaldunes (2021):
82,14%
113,77 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2023):
10,7%
Renta personal (2022):
23.977 €
Altitud:
325 m.
Superficie:
334 Ha
LEABURU
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
380
Euskaldunes (2021):
82,14%
113,77 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2023):
10,7%
Renta personal (2022):
23.977 €
Altitud:
325 m.
Superficie:
334 Ha
LEABURU
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
380
Euskaldunes (2021):
82,14%
113,77 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2023):
10,7%
Renta personal (2022):
23.977 €
Altitud:
325 m.
Superficie:
334 Ha
Iaz ere sega liga San Pedro jaien baitan amaitu zen Leaburun. Benta ondoko lursailean egin zen Almitzak antolatutako hamalaugarren Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligaren hirugarren eta amaierako saioa.
Arrospidek crossfit entrenamenduekin osatzen du urtean zehar mantendu beharreko indarra, «sega mugatuta baitago garai konkretu batera». Kirola bitxikeriaz eta kontrastez josita dago, eta belarra mundu oso bat da bere horretan. Nafarroakoa luzea eta lehorra den bitartean, Altzo inguruan «motzagoa eta zainduagoa» da, eta Europan samurragoa. Euskal Herrian, «galtzeko bidean» eta minoritarioa izaten jarraitzen badu ere, Austria bezalako herrialdeetan ohiko kirola dela aipatzen du, belaunaldi berriak gerturatzeraino, eta belardiak segaz mozten dituzte.
Aurten asmoa du proba guztietan parte hartzeko. Martxoan, belarra hazten hasi orduko, ekingo die kanpoko entrenamenduei, eta denboraldia uda amaierarekin batera bukatuko du abuztuko azken saioekin. «Txikitan, emakume helduekin lehiatzen hasi baino lehen, 25 metro karratu egiten nituen erakustaldietan. Duela bi urte, 35-ekoetara egin nuen jauzi, eta orain hiru hasi nintzen 300 metro karratu binaka eta erreleboka egiten. Iaz 100 metro karratuko lursaila egin nuen bakarrik», dio.
- – Nola deskribatuko zenuke zure herria?
– Herri txikia eta lasaia oso, mendiz inguratuta dagoelako. Ekintza ugari antolatzen dira biztanle guztientzat, eta herria nahiko batuta dago.
- – Zer duzu gustuko gehien zure herritik?
– Tolosa edo Ibarra bezalako herri handietatik itzultzean, bertan sentitzen dugun lasaitasuna eta pakea.
- – Eta gutxien?
– Inguruetara mugitzeko daukagun mendekotasuna, ez dugu baliabide askorik.
- – Zein da Leaburu-Txaramako zure txoko kuttunena?
– Leaburu herri-herrian ez dugu egunerokoan denbora asko igarotzen; beraz, gure etxe ingurua.
(88tik 57.)
Publicidad
Joseba Lezeta | San Sebastián e Izania Ollo (Gráficos) | San Sebastián
Cristina Cándido y José A. González
Beñat Arnaiz | San Sebastián
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.