Borrar
Astelehenean hasiko dira Zegamako San Bartolome jaiak.
Zegama

Mozorroe gunean bazkaria Elizondo plazan egingo da

Bertan bazkaldu ahal izateko, Txanton Tabernan dagoen orrian eman behar da izena

MIKEL BERASATEGI

Sábado, 20 de agosto 2022, 00:04

Dakizuen bezala San Bartolome jaiak ate joka ditugu, eta bertako hainbat ekintzetan parte hartzeko aurretiaz tikea erostea edo izena ematea beharrezkoa da.

Gogoratu ditzagun bada: Mozorro egunean, abuztuak 23, koadrilen bazkaria Elizondo plazan egingo da. Koadrila bakoitzak eramango du jatekoa eta edatekoa. Bertan bazkaldu ahal izateko, Txanton Tabernan dagoen orrian eman behar da izena, abuztuaren 21a baino lehen.

Abuztuaren 25ean, San Bartolome bigarrenean hain zuzen, antolatuta dauden ekitaldien barnean, bertso bazkaria eta herri afaria azpimarratu behar dira. Bertso bazkarira joateko tikeak, Herriko Ostatuan daude eskuragarri abuztuaren 22ra arte; herri afariko tikeak aldiz, abuztuaren 20ra arte daude salgai. Azken hauek ere, Herriko Ostatuan.

Eta azkenik, abuztuaren 27an, larunbata, Koadrila Egunaren baitan, koadrilen arteko bazkaria egingo da. Hau, eskolako patioan izango da eta honetara bertaratu ahal izateko ere tikea erostea beharrezkoa da.

Tikeak, herriko tabernetan egongo dira salgai abuztuaren 20ra bitarte.

Haritz kandugabeen basoak ez dira arruntak gure mendietan. Alde batetik, mendeetan zehar haritzen baso zabalak desagertzen joan direlako eta, beste alde batetik, haritzen familiaren barruan espezi zehatz hau ez delako oso ugaria.

Bisita giadatua

Datorren abuztuaren 28an, igandearekin, Aizkorri-Aratz Natura-Parkeko altxorretako bat ezagutzeko txango gidatua antolatu du Anduetza parketxeak. Txangoak ez du zailtasunik eta Barrendiolako urtegian izango du abiapuntua. Hitzordua goizeko 10:30ean izango da eta iraupena pare bat ordukoa izango da, adituaren azalpenak barne. Prezioa pertsonako 6 eurokoa da. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira. Izen emateko edo informazioa emateko 943 80 21 87 / 688 62 36 09 edo [email protected] www.gipuzkoanatura.eus

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mozorroe gunean bazkaria Elizondo plazan egingo da

Zegama: Mozorroe gunean bazkaria Elizondo plazan egingo da