MIKEL BERASATEGI
Sábado, 20 de agosto 2022, 00:04
Dakizuen bezala San Bartolome jaiak ate joka ditugu, eta bertako hainbat ekintzetan parte hartzeko aurretiaz tikea erostea edo izena ematea beharrezkoa da.
Publicidad
Gogoratu ditzagun bada: Mozorro egunean, abuztuak 23, koadrilen bazkaria Elizondo plazan egingo da. Koadrila bakoitzak eramango du jatekoa eta edatekoa. Bertan bazkaldu ahal izateko, Txanton Tabernan dagoen orrian eman behar da izena, abuztuaren 21a baino lehen.
Abuztuaren 25ean, San Bartolome bigarrenean hain zuzen, antolatuta dauden ekitaldien barnean, bertso bazkaria eta herri afaria azpimarratu behar dira. Bertso bazkarira joateko tikeak, Herriko Ostatuan daude eskuragarri abuztuaren 22ra arte; herri afariko tikeak aldiz, abuztuaren 20ra arte daude salgai. Azken hauek ere, Herriko Ostatuan.
Eta azkenik, abuztuaren 27an, larunbata, Koadrila Egunaren baitan, koadrilen arteko bazkaria egingo da. Hau, eskolako patioan izango da eta honetara bertaratu ahal izateko ere tikea erostea beharrezkoa da.
Tikeak, herriko tabernetan egongo dira salgai abuztuaren 20ra bitarte.
Haritz kandugabeen basoak ez dira arruntak gure mendietan. Alde batetik, mendeetan zehar haritzen baso zabalak desagertzen joan direlako eta, beste alde batetik, haritzen familiaren barruan espezi zehatz hau ez delako oso ugaria.
Publicidad
Datorren abuztuaren 28an, igandearekin, Aizkorri-Aratz Natura-Parkeko altxorretako bat ezagutzeko txango gidatua antolatu du Anduetza parketxeak. Txangoak ez du zailtasunik eta Barrendiolako urtegian izango du abiapuntua. Hitzordua goizeko 10:30ean izango da eta iraupena pare bat ordukoa izango da, adituaren azalpenak barne. Prezioa pertsonako 6 eurokoa da. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira. Izen emateko edo informazioa emateko 943 80 21 87 / 688 62 36 09 edo anduetza@gipuzkoanatura.eus www.gipuzkoanatura.eus
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.