Borrar
Barrena parketik abiatuko da Ordiziako Zortzikoa eta alde zaharreko hainbat lekutan egingo dituzte geldialdiak. AMETS BIDE
Dantza izango da nagusi asteburuan

Ordizia

Dantza izango da nagusi asteburuan

Zortzigarren urtez Ordiziako Zortzikoa ospatuko da larunbatean eta Dantzari Txiki igandean, Amets Bide danta taldeak antolatuta

Amaia Núñez

Ordizia

Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:29

Maiatzeko bere hitzorduari leial, asteburu honetan ere dantza izango da protagonista eta Ordiziako kaleak adin guztietako dantzariz beteko dira. Larunbat honetan, maiatzak 24, Zortziko Eguna ospatuko da adin guztietako dantzariekin eta igandean Dantzari Txiki, Amets Bidek antolatua.

Dena den, asteburuko ekitaldiek ostiralean edukiko dute hasiera. Herri Antzokia 'Jantzari' dokumentala egongo da ikusgai 19:00etan. Tradizioa eta parekidetasunaren inguruan hausnartzen dute Jone Guenetxea eta Carlos Iglesias zuzendariek ikusentzunekoan, Iurretako emakume dantzarien parte-hartzea aztertuz.

Larunbatean Zortziko Egunaren zortzigarren edizioa izango da. Ohi bezala, talde gonbidatu bat ere izango dute. Aurreko edizioetan bezala, dantzariek kalejira egingo dute herrian zehar eta hainbat geltokitan Ordiziako zortzikoaren dantzak eskainiko dituzte.

Herrian zehar egingo duten kalejiran, hainbat tokitan geldialdiak egingo dituzte Zortzikoaren dantzak eskaintzeko

Jardunaldia 19:00etan hasiko da, Barrena parkean geldialdi bat eginez, ondoren Kale Nagusitik pasa, Plaza Nagusia inguratu eta Legazpi kaletik Garagartza plazaraino joango dira lehenengo geldialdia egiteko. Ondoren, Ordizia kaletik Santa Maria kalerantz abiatuko dira, eta, handik, Goitia kalea zeharkatuko dute, Plaza Nagusira iristeko.

Ondoren, parte hartzaile guztiek plazan afalduko dute eta, 23:00etan, sinadura ekitaldia egingo dute. Eguna amaitzeko, erromeria egingo dute Izal taldearekin Plaza Nagusian.

Dantzari Txiki

Igandean, aldiz, Dantzari Txiki eguna ospatuko da 11.30etatik aurrera eta bertan, Amets Biderekin batera, eskualdeko eta probintziako beste talde batzuetako dantzariek hartuko dute parte. Lehenengo herrian zehar desfilea egingo dute.

Barandiaran plazan amaituko dute, 13:15ean dantza alardea eskaintzeko. 14.00etan bazkaria edukiko dute. Gainera, 18.00etan Tio Teronen Semeak dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dantza izango da nagusi asteburuan