Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Koro Ruiz teknikaria eta Maria Ortega zinegotzia sukalde berrian. ORDIZIAKO UDALA
Gaztelekuan sukalde berria instalatu da

Ordizia

Gaztelekuan sukalde berria instalatu da

Neraberentzako zerbitzuaz gain, kale heziketa programa eta Ongi Etorri Euskarara ikastaroetako ere erabiltzen da

Amaia Núñez

Ordizia

Lunes, 12 de mayo 2025, 19:43

Gaztelekuan sukalde berria jarri du Udalak. Nerabeentzako zerbitzuaz gain, kale heziketa programako eta Ongi Etorri Euskarara ikastaroetarako ere erabiltzen da. Sukalde zaharrak duela ia hogei urte jarri zen, zerbitzua martxan jarri zenean, eta horregatik, eraberritzea erabaki zuen Udalak.

Marta Ortega gazteria eta euskara zinegotziak azaldu zuenez, «hiru zerbitzuk erabiltzen dute sukalde hau: asteburuetan Gaztelekuko erabiltzaileek asko erabiltzen dute, eta astean zehar lokalean eskaintzen diren gainerako zerbitzuekin partekatzen dute, hala nola kale heziketa programa eta Ongi Etorri Euskarara ikastaroetarako. Batez ere asteburuetan jende asko elkartzen da, eta pilaketak gertatzen ziren, zaharkituta zegoen eta ez zen batere erosoa».

Horregatik, berrikuntza lanen aurretik hiru zerbitzuetako erabiltzaile, begirale eta arduradunekin parte hartze prozesua egin zen, gaur egun zituzten beharrak ezagutzeko. Jasotako erantzunekin diseinatu da sukalde berria.

Sukaldea gertuko eta tokiko materiarekin osatu da eta instalakuntza obra udal langileek egin dute. Lanek 9.307,47 euroko kostua izan dute. Sukalde gisa erabiltzen zen gela pixka bat zabaldu zuten, lehengoa txikia geratu baitzen egun zuen erabilerarako. bina su, labe eta hozkailu jarri dituzte, baita altzari berriak ere.

Berrikuntza lanetan erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko «funtzionalitatea eta praktikotasuna lehenetsi» dituztela azpimarratu zuen Koro Ruiz gazteria teknikariak. Zentzu horretan, legediak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatu nahi izan dituzte.

Izan ere, «Gazteria Zerbitzutik Aldundiaren Gaztematika sarearekin batera, lanean ari gara gune seguruak, babestuak eta tratu onekoak sortzeko, hala nola Eusko Jaurlaritzaren LIA lege berria, Haurren eta Gazteen Legea eta LOPIVI legea, indarkeriari eta nerabeei buruzko lege integrala. Legearen ataletako bat espazio fisiko seguruak eta babestuak sor-tzea da, eta sukaldearen berrikuntza ere esparru horren barruan egin da».

Hemendik aurrera sukaldeak izango duen erabilera adosteko ere lanketa jarri dute martxan, zerbitzu ezberdinak nola koordinatu eta erabileen partetik konpromiso batzuk hartzeko. Izan ere, sukaldatzeaz gain, erosketak egin, garbitasuna eta segurtasuna bermatzea kontuan hartu behar dira, besteak beste. Lanketa horrek, «zerbitzu ezberdinen arteko koordinazioa hobe-tzeko» ere balioko duela uste du Ruizek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaztelekuan sukalde berria instalatu da