Borrar
1960eko hamarkadaren amaieran eraiki zen Ugare auzoak Zizukilgo biztanleria bikoiztu zuen. UDALA
Ugare auzoa izango da aurtengo Maiatza Saltsanen egitaraueko ardatz

Zizurkil

Ugare auzoa izango da aurtengo Maiatza Saltsanen egitaraueko ardatz

Hernandorena Kultur Elkarteak auzoaren sorreraren eta garapenaren lanketa aurkeztuko du bihar Atxulondo kultur etxean

Amaia Núñez

Zizurkil

Lunes, 12 de mayo 2025, 19:43

Gaur egungo Zizurkil ezin ulertu daiteke Ugare auzorik gabe. Herrigunetik aldenduta dagoen arren, herriaren hazkundea suposatu zuen lekua izan zen. Horregatik, aurten Maiatza Saltsaneko gaia Ugare auzoa eta bere bilakaera izatea erabaki zuen Kultura Batzordeak. Hori guztia aztertu dute Hernandorena Kultur Elkarteko kideek azken hilabeteetan eta lan horren emaitza bihar aurkeztuko dute Atxulondo kultur etxean emango duten hitzaldian, 19:00etan.

Duela 60 urte Ugare baserriak eta bere lursailek hartzen zuten gaur egun auzoa dagoen ingurune guztia. Industrializazioak Zizurkilen eragina izan bazuen ere, 1960. hamarkadara bitartean herritarren kopurua pixkanaka igo zen XX. mende hasieratik, baina Ugare auzoak kopuru hori bikoiztea eragin zuen hamar urtetan. «Fenomeno oso berezia da», azaldu du Joxin Azkue Hernandorena Kultur Elkarteko kideak. «1960tik 69ra arte biztanleria fijoa zen. 1968-69an hasi ziren etxeak egiten inguru horretan. 3-4 urtetan egin ziren denak», oroi-tzen du. Gehienak bikote ezkondu berriak ziren, eta segituan handitu zituzten familiak. Horrela, Zizurkil 1.500 biztanle inguru izatetik 3.000ra igaro zen ia hamarkada batean.

Eraikuntza beharra industrializazioak hazkuntza handia izan zuen 60. hamarkadan. Eskualdean enpresa ugari sortu ziren metalgintzaren inguruan, baina mende hasierako paper fabrikak ere, adibidez, mugimendu horretan lanez gain jarraitzen zuten. Eskulan ugari behar zuten enpresak aurrera jarraitzeko, eta azken hamarkadetan eskualdeko edota probintziako langileekin eskaria betetzeko nahikoa izan bazen,

60. hamarkadan lurraldetik kanpoko pertsonak etorri ziren eskulana betetzeko. «Euskal Herrira Zamora, Salamanca, Caceres eta Badajoz ingurutik etorri ziren», dio Azkuek. «'Efecto llamada' egon zen» eta lagun talde osoak etorri ziren lan bila, «bereziki Cacerestik». Hernandorena kultur elkarteko kideak langile haien jatorrizko herrietako biztanleria ere aztertu dute hein batean eta han «alderantzizkoa» gertatu zela ziurtatu dute, «hau bete zen bezela, hura hustu egin zen».

Zizurkilera bizitzera joan ziren asko Ugaren jarri ziren bizitzen bereziki. Mende hasieratik Elbarrena ingurua zabaldu bazen, orduan eraikuntza guztiak paper-fabrika eta Sacem zenaren artean zentratu zen. Auzoak izan zuen bilakaera aztertzeko, etxe bakoi-tzaren eraikuntza urteak eta erroldak aztertu dituzte. Garai hartan haur guzti haientzako eskola ere eraiki zen eta bere inguruan sortu zen parke bat. Gaur egun Ugareko errepidea egiterakoan desegin ziren.

Jasotako informazio guztiarekin liburuxka bat osatu dute. Gainera, bihar hitzaldia emango dute Atxulondo kultur etxean eta argazki-erakusketa bat ere antolatuko dute, liburuxkan argitaratu dituzten irudietan oinarrituta Atxulondon. Era berean, pankarta tematikoak ere prestatu dituzte Ugare auzoko atal ezberdinekin, herriko hainbat gunetan kokatuko direnak: Joxe Arregi plazan, herrigunean eta Ugareko pasealekuan.

Hori guztia azaltzeko bisita gidatua egingo dute igandean, hilaren 18an, 11:00etan hasita Loatzo musika eskolako eta Bukalai dantza taldeek emanaldiekin.

Gaur, hitzaldia

Maiatza Saltsan egitarauaren baitan beste hainbat ekitaldi ere ospatuko dira aste honetan zehar. Gaur asteartearekin, Adimen Artifizialari buruzko hitzaldia eskainiko du Nahuel Peillatek Plazida Otaño liburutegian 17:30ean.

Gainera, usadioa jarraituz, San Isidro eguna ospatuko da ostegunean. Eguerdiko 12:30ean herri kirol erakustaldia egongo da Intxaur frontoian Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga harri-jaso-tzaileekin eta Joseba Otaegi eta Eneko Saralegi aizkolariekin.

Ondoren, bertsolariek girotutako bazkaria egongo da Iriarten. 18:00etan gaztetxoen pilota partidak jokatuko dira frontoian. Larunbat honetan, berriz, txikienek sormena eta jolasa uztartuko dituzte liburutegian egingo den Lego tailerrarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ugare auzoa izango da aurtengo Maiatza Saltsanen egitaraueko ardatz