Borrar
Ehun kide inguru elkartu ziren igandean jubilatuen egunean. M.B.
Zegama

Jubilatuen eta San Kristobal egunak ospatu dira asteburuan

MIKEL BERASATEGI

ZEGAMA.

Martes, 12 de julio 2022, 00:03

Larunbatean, ohiko legez, eta San Kristobal aitzakian, herriko kamioi eta autobus gidariek beraien santua omenduz bazkaria egin zuten. Ekitaldian, gidariez gain beraien bikoteek ere parte hartu zuten. Festa giroan, beraien lan arloko gauzetaz hitz egiteaz gain, bizipenak elkarbanatzeko aproposa izan ohi da bazkari hau, eta aurtengoan ere horrela izan da.

Eta igandean jubilatuen eguna ospatu zen, jubilatu elkarteak antolatuta eta udalaren, abesbatzaren eta txistulari zein dantzarien laguntzarekin. Eguraldia eta umore ona lagun, 110 kide elkartu ziren.

Horrez gain, aste honetan berriz ere Laredora joateko txangoan izen emate epea irekiko da ostegun eta ostiralean, 17:00etatik 19:00etara egungo jubilatuen elkartean. Irteera, uztailaren 21ean, osteguna izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jubilatuen eta San Kristobal egunak ospatu dira asteburuan

Zegama: Jubilatuen eta San Kristobal egunak ospatu dira asteburuan