

Secciones
Servicios
Destacamos
Mendi Tour zirkuitua Donostiako Antzoki Zaharrean izango da datorren astean, astelehenetik asteazkenera, otsailaren 17tik 19ra, Club Vasco de Camping Elkartearen eta Donostia Kulturaren eskutik. Mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria da Mendi Tour. Urte osoko ibilbidea osatzen du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenekin.
Hiru egun hauetan bederatzi film proiektatuko dira, bertokoak, frantsesak, estatubatuarrak, kanadarrak, poloniarrak, suitzarrak eta italiarrak, eta haietako askoren estreinaldia izango da Gipuzkoan. Iazko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiko film onenak eskainiko dira, beraz, ikusgarritasuna eta kalitate goreneko zinema ziurtatuta daude, baita Mendi Toureko ohiko ikusleen artean sortzen den giro ona ere.
Sarrerak www.donostiakultura.eus bidez eta Antzoki Zaharreko leihatilan bertan erosi daitezke (6euro). 19:00etan hasiko dira emanaldiak.
Asteleheneko saioan bi lan proiektatuko dira, iazko Mendi Film zinemaldiko sari nagusiak jaso zituzten larburmetrai eta film onena: 'Jamie' (2023, AEB, Kanada ), Darcy Hennesseyk zuzenduta, eta Eliza Kubarskaren 'The Last Expedition' (2024, Polonia, Suitza ).
Asteartean lau lan eskainiko dira: 'Haize lerroak' (2024, Janire Etxabe. Espainia); 'The Ice Builders' (2024, sco Clerici, Tommaso Barbaro. Italia); 'Always Alive' (2024, Davina Montaz-Rosset. Frantzia); eta 'Andrea, an Unpaved Route' (2024, Maxime Moulin. Frantzia), azken hau Mendii Filmeko kirol eta abentura film onena.
Azkeneko saioan beste hiru film proiektatuko dira: 'Red Rock Revolution' (2023, Jim Aikman, AEB); 'Peligro. No asomarse' (2024, Daniel Cascales Granados. Espainia); eta 'Of a Lifetime' (2024, Jérome Tanon. Frantzia).
Kasu guztietan film dokumental berriak dira, eta jatorrizko bertsioetan eskainiko dira, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin lagunduta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.