DV
Arrasate
Lunes, 31 de marzo 2025, 19:49
Igande honetan Arrasate Errugbi Taldeko senior mailako neskek Elorrio hartu dute etxean eta, Mojategin jokatutako norgehiagokan, bisitariek eskuratu dute garaipena. Lidergoan heldu da Arrasatera Elorrio eta, esan bezala eta AGT Arrasate/Eibarren zoritxarrerako, aurreikuspenak bete egin dira. Azken emaitza 25-70 izan da Elorrioren alde.
Publicidad
Norgehiagoka hasi bezain pronto, aurreneko minutuan, hartu du aurrea markagailuan Elorriok (0-5). AGT Arrasate/Eibarren erantzuna, berehala iritsi da, bosgarren minutua bete aurretik Eider Luengoren entseguaren bitartez berriro ere markagailua orekatu egin baita (5-5). Etxekoen pozak, baina, ez du luzaroan iraun, 10. minutua bete baino lehen Elorriok beste bi entsegu egin eta 5-17ko errenta lortu du.
Errenta horrekin bazirudien partiduak dantzaldia behar zuela izan bizkaitarrentzat, baina AGT Arrasate/Eibarrek beste lau entsegu lortu ditu -bi Eider Luengorenak eta Iraide Toyos eta Irene Dolararenak besteak-, markagailuan 25-22 aurretik jarriz. Atsedenaldira joan aurretik, baina, Elorriok beste hiru entsegu lortu ditu, eta atsedenaldira 25-39ko emaitzarekin joan dira bi taldeak.
Bigarren zatian etxekoen gainbehera fisikoa iritsi da, eta une horretatik aurrera bai, Elorrio askoz ere erosoagoa ibili da zelaian. Testuinguru honetan, bisitarien entseguak bata bestearen atzetik iritsi dira, amaierako 25-70kora arte. Lehenengo zatian ikusitakoaren ostean, merezitako baino zigor handiagoa jaso dute gaurkoa Zabala eta Delgadoren neskek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.