
Secciones
Servicios
Destacamos
ELI AIZPURU
Domingo, 8 de enero 2023, 00:03
Urte berriarekin batera proposamen polita dakar Anaitasuna Mendi Bazkunak. Mendizale elkarteak eta herriko gazte talde batek antolatuta 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoa ipini baitute abian.
Gure mugetatik kanpoko bazterrak liluratzen gaituzte askotan eta gehienetan bidaia interesgarriak antolatu ohi ditugu, bertan, etxean, dugunaren berri asko jakin gabe. Hori dela eta, «herri ingurua ezagutzeko eta lagun giroan» mendi irteerak egiteko antolatu dute egitasmoa.
Urtarrilak 28 Balda plaza-Urrategi-Hirukurutzeta-Karakate.
Otsailak 25 Balda plaza-Kukuherri-Samiño.
Martxoak 25 Balda plaza-Izarraizko bira.
Maiatzak 7 Balda plaza-Aitza-Bidegorria-Aittola-Kakute.
Herritar orok parte hartzeko moduko ibilaldiak egingo dituzte. Era berean, mendi irteerak proposatzeko aukera ere izango dute. «Askotan, bakarrik ez joateagatik, etxean geratzeko joera dago. Taldean eta eguna zein ordua jarrita errazago agertzen gara etxetik», adierazi dute ekimenaren sustatzaileek.
Gauzak horrela, jada Urte Zahar Egunean egin zuten lehen irteera. 70 lagun elkartu ziren eta Kakuetara joan ziren goiz «polita» igaroz. Balda plazatik abiatuta, Izarraizko Kakuetara egindako lehen irteera honetan, «bakoitza bere erritmora joan da, eta dultzaina eta trikitixa artean, giro paregabea izan dugu», esan zuten antolatzaileek.
Oraingoz, bost mendi irteera antolatu dituzte eta hileko azken larunbatean egingo dituzte. Urtea amaitzeko Kakuetara egindako irteera da estreinakoa; urtarrilaren 28an izango da hurrena eta Urrategi, Hirukurutzeta eta Karakate lotuko dituzte; otsailaren 25ean, Kukuherri eta Samiño ezagutuko dituzte; martxoaren 25ean, Izarraizko Bira egingo dute, eta maiatzaren 7an, Kakuetako egunean, Aitza, Bidegorria, Aittola eta Kakueta izan dira aukeratuak. Orduan, gainera, trikitilariek girotutako hamarretakoa eskainiko dute hango txabolan.
Balda plazatik abituko dira irteera denak eta 8:30ean zehaztu dute hitzordua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.