Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Herritarrak gogotsu daude San Andresez gozatzeko. SUDUPE
Azkoitia

Asteburu honetan hasiko da festa giroa

Azken bi urteetan ez da festarik izan, eta herritarrak gogotsu daude San Andresez gozatzeko

Martes, 15 de noviembre 2022, 00:06

Aste honetan bertan banatuko dute etxez etxe San Andres jaien bueltan Udalak prestatutako egitaraua. Azken bi urteetan ez da festarik izan, eta herritarrak gogotsu daude San Andresez gozatzeko. Asteburu honetan bertan hasiko da festa giroa. Izan ere, larunbatean, hilaren 19an, Sahatsa Dantza Taldeak, Musika Bandak eta Iraurgi Abesbatzak «Oi, lur» dantza eta musika ikuskizuna eskainiko dute Baztartxo antzokian, 19:00etan. Sarrera daon izango da. Jarraian, Herriko plazan, 23:00etan, Huntza taldearen kontzertua izango da.

San Andres eguna iritsi aurretik, izango da zer ikusia. Azaroaren 25ean, eskuz binakako txapelketa izango da Gurea pilotalekuan, eta asteburu hori ere, hilaren 26a eta 27a, ekintzaz betetaz dagoz.

Azaroaren 26an, San Andres Igeri Saria eta XVII. Herri Lasterketa izango dira arratsaldez, eta gauez, danborrada. Aurten 11 taldek hartuko dute parte, eta talde bakoitza 40-50 lagunek osatuko dute, beraz, jendetza izango da danborrak astintzeko.

Hurrengo egunean, 27an, Azkoitiko baserrietako produktuen erakusketa eta salmenta izango da Herriko plazan, eta baita bolillo lanen erakusketa ere. Gainera, Garapenean Bidelagun azoka ere ospatuko da. Bertan Gobernuz Kanpoko Erakundeek postuak jarriko dituzte produktuak saltzeko eta egiten duten lan solidarioa ezagutzera emateko xedez. Arratsaldez, Bizkargi Musika Eskolako dantzariak eta musikariak, eta Txalkor Txistulari Taldea kalez kale ibiliko dira.

Egun handia

Egitaraua San Andres egunarekin borobilduko da. Festa goizean goizetik lehertuko da. Herriko plazan ohikoa izango da nagusi, taloa eta txistorra. Txuri Urdin elkarteak antolatuta, marrazki lehiaketa ere izango da, eta kaleetan herriko trikilitari gazteak ibiliko dira soinua eta panderoarekin. Herri kirolez eta Kontzejupe sariaren azken pilota partiduez gozatzeko aukera ere izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Asteburu honetan hasiko da festa giroa

Azkoitia: Asteburu honetan hasiko da festa giroa