Borrar
Jende ugari elkartu zen iazko Ttakun taldeak antolatutako Beltzen Egunean. TTAKUN
Beltzen Eguna ospatuko da bigarrenez bihar, Azkoitian

Azkoitia

Beltzen Eguna ospatuko da bigarrenez bihar, Azkoitian

Ttakun areto futbol taldeak «gero eta arrakasta gehiago» duen txapelketa egin du aurten eta bihar borobilduko dute lau astez luzatu den festa

Eli Aizpuru

Azkoitia.

Jueves, 13 de julio 2023, 20:58

Ttakun areto futbol taldeak AFE Zaleen txapelketa antolatu du aurten ere eta ekainaren 22az geroztik partidak jokatu dituzte Elkargunean. «Gero eta arrakasta handiagoa» hartzen ari da gainera txapelketa, adierazi dute taldekideek. Aurtengo torneoan esaterako, «bikoiztu» egin da parte hartzea. Hala, 300 lagunek –229 gizonek eta 71 emakumek– eman dute izena 33 taldetan banatuta. Bihar zapatua, jokatuko da txapelketako finala. Aurrena, 10:00etan, afizioak hautatutako taldeen arteko finala jokatuko dute Elkargunean; jarraitzaile guztien artean beraien bi talde gustukoenak hautatuko dituzte, eta horiek Afizioaren saria jokatuko dute. 10:45ean, berriz, Ttakun AFE Zaleen Txapelketaren final nagusia jokatuko dute. Romerinho DJak jarriko du musika goizean Elkargunean.

Kirolaz haratago, ordea, kalera eramango dute festa Ttakun areto futbol taldeko kideek. Beltzen Eguna ospatuko dute, beraz, kamiseta beltzekin agertzeko deia luzatu dute antolatzaileek. Ondo pasatzeko asmoarekin aterako dira eta egunean zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Egun osoko festa

12:00etan hasita, triki-bertso poteoa egingo dute herriko kaleetan zehar; Naia Arrizabalaga eta Jon Gurrutxaga arituko dira bertsotan. 14:30ean, bazkaria egingo dute txapelketan parte hartu duten taldeetako ordezkari guztiek Berdura Plazan. Bazkalostean, berriz, areto futbol txapelketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute Plazaberrin.

Arratsaldean, musikak lagunduta luzatuko dute jaia. 16:30etik aurrera, musika jartzaileek girotuko dute Plazaberri; izan ere, Albi, EE Arolur eta Murxi DJak arduratuko dira musika jartzeaz. Bien bitartean, 19:30 ingurura arte, askotariko jolasak egingo dituzte kale horretan bertan.

Elektrotxarango txarangaren kalejirarekin itxiko dute aurtengo Beltzen Eguna. 19:30etik aurrera. Hortik aurrera, programan dioten bezala, «bakoitzek ahal duna...».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Beltzen Eguna ospatuko da bigarrenez bihar, Azkoitian