
Secciones
Servicios
Destacamos
SARA UTRERA
Sábado, 4 de febrero 2023, 00:00
Anaitasunako emakumeen taldeak eta Marea Urdina elkarteak antolatuta, datorren larunbatean, hilak 11, inklusioaren aldeko hainbat jarduera egingo dira. Marea Urdina elkarteko kide Gorka Aranbarrik azaldu duenez, Anaitasunako nesken taldeko jokalariek lagundu nahi izan zuten ekimen honekin. Guregana etorri ziren eta inklusioaren alde zer egin zezaketen galdetu ziguten. Guk beste galdera batekin erantzun genien: zer dakizue egiten?» Hala, futbola eta inklusioa ardatz hartuta, egun osoko jarduera-programa bat prestatu dute elkarlanean.
«Partidaren aurretik zerbait egitea pentsatu genuen, eta azkenean egun osoan hainbat jarduera antolatzea erabaki genuen. Egun polita izango da» esan du Mikel Barquero entrenatzaileak. Barquerok azaldu duenez, aurrez futbol egokituarekin lotutako jardueretan parte hartu dute ere: «Gure neskek antolakuntzan parte hartu zuten eta oso gustura geratu ziren. Oraingoan pograma polita antolatu dute». Lorea Rueda jokalariak, berriz, eguna iristeko irrikitan dagoela adierazi du eta «dena oso ondo ateratzea» espero duela.
Programaren aurkezpena ostegun arratsaldean egin zen, eta Anaitasuna eta Marea Urdinaren ordezkariez gain, Angel Martin kirol zinegotzia ere bertan izan zen. Zinegotziak unea aprobetxatu zuen elkartea eta futbol-kluba zoriontzeko, horrelako egun bat antolatzeagatik, eta Udala «beti laguntzeko prest» egongo dela gogoratu du. Bestalde, herritarrak ekitaldira joatera eta ekimen horrekin bat egitera animatu nahi izan ditu. «Eskerrik asko denagatik, ziur ondo pasatuko dugula», gaineratu du.
'Anaitasuna eta Marea Urdina eguna' hilak 11n ospatuko da Txerloian. Jardueren programa 11:00etan hasiko da, Real Sociedadeko Genuine Ligako taldearen eta Anaitasunaren arteko apartidu inklusibo batekin. 12:00etatik 13:30era, sentsibilizazio jolasak izango dira, Gazteria Zerbitzuaren eta Marea Urdinaren eskutik.
12:30ean, kalejira izango da Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako trikiti eta pandero taldearen eskutik. Gainera, 13:30etik Aurrera, Zaloñako hanburgesa postua egongo da; Txerloiko taberna irekita egongo da ere eta bertaratzen direnek paella erraldoiaz gozatu ahal izango dute. Paella jateko tiketak jarri dira salgai 2,5 euroren truke, ondorengo tabernetan: Ttakin, Zurt, Olaberri eta Orbela.
Arratsaldean, emakumezkoen taldearen txanda izango da. 16:30etik aurrera, Euskal Ligako partida jokatuko da Anaitasuna eta Eibar taldeen artean. Aurretik, dantzariak, ohorezko sakea eta Juli Arregiren irrintzia izango dira. Atsedenaldian zozketa bereziak egingo dira Txerloiara hurbildu diren guztien artean.
Antolatzaileek gogorarazi dute goizeko eta arratsaldeko partida ikusteko sarrera doakoa izango dela. Gainera, autobus urbanuak parada beriza egingo du jendea futbol-zelaira iristea errazteko.
Antolatzaileek, halaber, eskerrak eman dizkiete Udalari, tabernei eta ekimenean lagundu duten babesleei. «Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkiegu Anaitasuneko neskei aukera hau emateagatik. Jende guztia animatzen dugu etortzera, seguru egun polita izango delako», gaineratu zuen Aranbarrik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La frenética vida política de Leire Díez, la 'fontanera' de Ferraz
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.