
Secciones
Servicios
Destacamos
Julene Urzelai Aramendi (Azkoitia, 1912- Caracas, 1983) euskal mitinlari jeltzalea zen. Emakume Abertzale Batzaren (EAB) ikonoetako bat izan zen eta bertako lehendakaria ere bai 1931 eta 1932 artean. «Gizarteari egindako ekarpenagatik eta bere figura balioan jartzeko eta bisibilitatea emateko» xedez, Udalak bere omenezko eskultura jarriko du Trenbidearen Zumardian eta aitortza ekitaldia egingo da ostiral honetan, hilak 10, 09:30ean.
Ekitaldian, Julene Urzelairen senitartekoez aparte, Jaurlaritzako, Aldundiko eta udaleko ordezkariek hartuko dute parte. Hain zuzen ere, Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izango da. Alboan izango ditu, Berdintasun sailburu Beatriz Artolazabal; Gobernantza Diputatu Eider Mendoza eta Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea. Brontzesko bustoa Lourdes Umerez azkoitiarrak egin du eta 23.200 euroko aurrekontua (BEZ gabe)izan du udalak zeregin horretarako.
Omenaldi ekitaldiaren ostean, 'Emakumeak Aberria Eginez' erakusketa zabalduko da Portaleburu erakusketa aretoan . Ostiraletik hilaren 26ra bitartean egongo da zabalik. Ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara irekiko dituzte aretoaren ateak, eta larunbatetan zein igandetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Sabino Arana Fundazioaren erakusketa ibiltaria da 'Emakumeak aberri eginez. Emakume Abertzale Batzak hainbat arlotan egindako lan patriotikoa omendu nahi du erakusketak eta erakunde horretako ikonoa izen zen Julene Urzelai. Aita, Joxe Mari Urzelai zuen, pilotaria; ama, Josefa Aramendi.
Azkoitiko 'Hurtado de Mendoza' txapel-fabrikan hasi zen lanean. Eusko Alderdi Jeltzalearen Emakume Abertzale Batzan sartu eta han hasi zen mitinlari 1931. urtean.
1936an Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Julene Euzko Geixozain Bazpatzea elkarteko kidea zen. Irailaren 16an Azkoititik ihes egin zuen gurasoekin eta senideekin. Ihesi zebiltzala, Gernikako bonbardaketak Gernikan bertan harrapatu zituen. Euren buruak gorde behar izan zituzten eta nahiz eta bonbek euren babes-lekua jo, onik irten ziren.
Parisera egin zuen ihes, Eusko Alderdi Jeltzaleak lagunduta. Izan ere, frankistek heriotzera kondenatu zuten. Parisen, urte batzuk geroago senartzat hartuko zuen Frantzisko Zamakona ezagutu zuen.
1940ko maiatzean Venezuelara joan zen eta han ezkondu zen. Bi seme-alaba eduki zituzten: Gentzane eta Mikel. Radio Euskadin egon zen esatari, Caracastik euskarazko irratsaioak emanez. 1983ko ekainaren 22an zendu zen. Hain justu ere, seme Mikel Azkoitian izango da ostiralean, omenaldi ekitaldian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La frenética vida política de Leire Díez, la 'fontanera' de Ferraz
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.