Borrar
Bertsolari Txapelketa Nagusia

Durangon osatuko da bigarren itzulira igaroko diren bertsolarien zerrenda

Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Eñaut Martikorena, Aitor Bizkarra eta Saioa Alkaiza ariko dira larunbatean Landako Gunean

n. azurmendi

Jueves, 10 de noviembre 2022, 17:06

Beste urrats garrantzitsu bat egingo du Bertsolari Txapelketa Nagusiak larunbat honetan, azaroak 12, Durangoko Landako gunean. Finalaurrekoen lehen itzulia amaituko da bertan, eta erabakita geldituko da bigarrenera igaroko diren bertsolarien zerrenda. Puntuazio apalena lortu izanaren ondorioz 2022ko Txapelketako bidaia amaitutzat jo beharko duten bertsolarien izenak ere Durangoko saioko puntuazioa ezagututakoan argituko dira.

Laugarren eta azken finalaurrekoan, aurreko larunbatean Irunen bost emakume eta gizonezko bakarra elkartu zituen azkenaurrekoaren ifrentzua izango balitz bezala, bost bertsolari gizonezko eta emakume bakarra ariko dira, eta gai-emaile lanetan Ane Ezenarro Beristain ibiliko da.

2017ko Txapelketa Nagusian Maialen Lujanbioren ondotik bigarren izan zen Aitor Mendiluze andoaindar eskarmentuduna –bitan irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta lau aldiz izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista–, bera bezala 1975 urtean jaioa den Unai Agirrerekin batera txapelketako bertsolari beteranoena, zain izango dute euren lurraldeko txapelketa irabaztetik edo lehen itzulian sailkatzetik datozenak: Aitor Bizkarrak, Beñat Gaztelumendik, Eñaut Martikorenak, Julio Sotok eta Saioa Alkaiza Nafarroako Txapeldunak.

Durangoko saioko irabazleak abenduaren 3an Bilbon jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du. Harekin hasiko da osatzen hain zuzen Bilboko seikoa, beraien saioak irabazita Alaia Martin eta Oihana Iguaran Amurriokoa eta Sustrai Colina Baionakoa osatzen hasi ziren bezalaxe. Bigarren itzulira igarotzeko jokoan dauden gainerako 14 postuak –18 bertsolari ariko dira guztira– lehen itzulian lortutako puntuazioaren arabera erabakiko dira.

Orain arteko hiru saioetan parte hartu duten bertsolariak, zuzenean sailkatu direnak barne, Alaia Martinek lortu zituen 729.50 puntuen eta Aitor Etxebarriazarragaren 612en artean daude. 700 puntuen langa, dena den, hiruk gainditu dute bakarrik, Martinek irabazi zuen saioan aritu zen Joanes Illaregik (711) eta Sustrai Colinak (710). Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, eta txarteldegian ere bai 15:00etatik aurrera. Saioa eitb.eus, bertsoa.eus eta ETB4n jarraitu ahal izango da zuzenean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Durangon osatuko da bigarren itzulira igaroko diren bertsolarien zerrenda

Durangon osatuko da bigarren itzulira igaroko diren bertsolarien zerrenda