Borrar

'Elbira' dokumentala Gipuzkoako 36 herritan izango da ikusgai

Iban Gonzalezek zuzendutako lanaren emanaldi gehienak otsaila eta martxoa bitarte izango dira

DV

Sábado, 11 de febrero 2023, 12:15

Elbira Zipitria Irastortza hezitzaile eta euskaltzale aitzindariari buruzko 'Elbira' dokumental fikzionatua herriz herri estreinatuko da Gipuzkoan datozen asteetan. Hainbat adituren eta haren gertuko kideren eskutik Zipitriaren bizitzako gertaeretan eta herriari egindako ekarpenean sakontzen duen filma lurraldeko 36 herritan egongo da ikusgai.

Iban Gonzalezek zuzendutako 'Elbira' dokumentalak Zipitriaren bizitzan eta jardunean sakontzen du 65 minutuan, eta gertutik ezagutu zuten pertsonak eta adituak dira protagonista eta haren istorioaren narratzaile.

Orain, ikusleen aldetik izan zuen harrera ona eta arrakasta handia ikusirik, udaletara zabaldu da ikus-entzunezkoaren eskaintza, eta 36 herrik interesa agertu dute filmaren emanaldiak antolatzeko: Aduna, Aizarnazabal, Alegia, Alkiza, Amezketa, Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Beasain, Deba, Elgoibar, Eskoriatza, Ezkio Itsaso, Hondarribia, Irura, Itsasondo, Lazkao, Mendaro, Oiartzun, Olaberria, Oñati, Ordizia, Ormaiztegi, Soraluze, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zestoa, Zumaia eta Zumarraga.

Otsaila eta martxoa bitarte izango dira emanaldi gehienak udalerriotan, eta bakoitzari buruzko informazioa helaraziko dute udalek kultur gidetan edota udal webgunetan. Horiez gain, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak ere interesa azaldu du udaberrian dokumentala ikasleen artean aurkezteko.

Dokumentala Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako eta Baleuko ekoiztetxeak sortutako lana da. Pasa den urteko abenduaren 26an estreinatu zen Donostiako Kursaaleko auditoriumean Zipitria hil zela 40 urte bete ziren egun berean, 1.500 pertsonen aurrean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Elbira' dokumentala Gipuzkoako 36 herritan izango da ikusgai

'Elbira' dokumentala Gipuzkoako 36 herritan izango da ikusgai