
Secciones
Servicios
Destacamos
I. Mendia
Sábado, 29 de abril 2023, 12:11
'Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian' erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ignacio Mª Barriola Zentroan (Elhuyar plaza, 1. Donostia). Asteazken honetan, apirilaren 26tik dago zabalik erakusketa eta hurrengo astea osoan izango da ikusgai, zehazki maiatzaren 5era arte egongo da zabalik.
Aipatutako epean 'Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian' erakusketarako sarrera librea izango da eta Ignacio Mª Barriola Zentroa 08:00etan ireki eta 20:30ean itxiko da, astelehenetik ostiralera. Aldiz, aste-bukaeretan itxia izango da.
Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten duten eta zientzia eta teknologiaren arloan, bakoitza bere jarduera-eremuan aitzindari izateagatik, erreferente diren emakumeen ilustrazioak biltzen ditu erakusketak. UPV/EHUren eta Itelazpi enpresaren (telekomunikazio-azpiegituren sozietate publikoa) ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Metro Bilbaoren laguntza du.
David Fernández ilustratzaileak egindako erakusketako irudiak dira telekomunikazio-enpresak urte honetarako prestatu duen egutegiaren protagonista. Egutegi hori da, hain zuzen ere, genero-berdintasunaren aldeko ekintza-planaren barruan egiten duen ekimenetako bat, eta emakumeek zientzian duten zereginari buruz gizartea gehiago sentsibilizatzeko helburua duena.
Nahi duen orok jada Itelazpiren webgunean deskarga daiteke egutegia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.