I. M.
Sábado, 24 de mayo 2025, 18:22
Herrien identitatearekin loturiko fikzio arrakastatsuak gero eta ugariagoak dira eta euskarak behar zuen bere «herri-fikzio» propioa. Hala iritzi zuten Xabi Payak eta Aitzol Barandiaranek eta, bulkada horretatik, ondu dute zortzi ataleko 'Ahalaken: Irulegiko egia jakiteko garaia da' podkasta. «Euskararen jatorriaren sekretua du abiapuntu, eta gure hizkuntzaren misterio, aberastasun eta indar sinbolikoari erreparatzen dio. Irulegiko eskua gorputz oso baten lehen atala baino ez izatea iradokitzen duen thriller zirraragarria da», aurreratu dute.
Publicidad
Fact-fiction ganberro bezala sailkatu duten podkasta Artemanek ekoitzi du eta aktore lanetan izen garrantzitsuak aritu dira: Jone Laspiur, Iker Huitzi, Itziar Atienza, Jon Olivares eta Aritz Mendiola, besteak beste. Joli Paskualenak sortutako soinu bandarekin borobildu da soinu-fikzioa. Entzungai da EITBren GUAU audio plataforman.
'Ahalaken' emititzen den aldi berean, istorioak jarraipena izango du atal ezberdinetan agertzen diren museoetan, errealitatea eta fikzioa uztartuz. Izan ere, Jone pertsonaia nagusiak deskubrituko du Irulegin azaldutako eskua bezain ezkutatuta daudela gainontzeko puzzleko piezak Euskal Herriko museoetan barna; hots, eskua puzzlearen lehen pieza besterik ez da. Hain zuzen, euskal museoek esperientzia zabaldu eta QR bat jarriko dute bisitarien esku, harrapatuta utziko dituen fikzio honetaz gozatu ahal izateko.
Ez da berritasun bakarra, adimen artifizialaz landutako edukia da-eta. Hala, euskara eta euskal kulturarentzat ikur izan zen Pello Zabala frantziskotarraren ahotsa klonatu da, fikzio honen pertsonaietako bat bilakatuz. Horrez gain, AA erabili da sare sozialetan zabalduko diren bideoak sortzeko, kapitulu bakoitzeko bat, audio serie baten paisaia bisuala sortuz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.