
Secciones
Servicios
Destacamos
Miércoles, 13 de diciembre 2017
Igandean Barakaldoko BECen kantatuko duten zortzi bertsolariak bertatik pasatu ziren atzo, hedabideen aurrean agertu eta mintzatzeko. Han zen Amets Arzallus (Hendaia, 1983), egungo txapelduna, orain arte oholtzatik kanpo egon dena, eta baita Maialen Lujanbio (Hernani, 1976) ere, finalaurreko fasean puntu gehien batutakoa eta orain dela lau urte bigarren gelditutakoa, Arzallusekin buruz burukoa jokatu ostean. Zaleek bi lagun hauek dituzte faborito nagusitzat, baina beste sei kideak sasoiko datoz finalera.
Aldamenean Iñaki Murua zuten, Bertsozale Elkarteko lehendakaria, pozik asko: «Gustura gaude txapelketak izan duen ibilbidearekin eta eraginarekin. Zaletuek txispa izan dute, bertsogintzari astindua eman diote bertsolariek eta aniztasun bikaina erakutsi digute. Pozgarria da finalerako sarrerak berehala saldu izana. Zerbaiten adierazle da. Baina hau baino leku handiagoa ez dugu aipatu nahi, bertsolariaren hauskortasunari ere begiratzen diogu eta. Lana duin egin dezaten aukera ematea da gure lana».
Igor Elortza
Txapelketaren babesle nagusia Bizkaiko Foru Aldundia izan da eta atzoko ekitaldian Lorea Bilbao Euskara eta Kultura foru diputatuak ere hartu zuen hitza: «Nola ez dugu babestuko? Hasteko, txapelketa benetako ikuskizuna, benetako espektakulua da, hitzaren zentzu onenean, eta nazioartean ere interesa pizten du».
Hamazazpigarren txapelketa nagusia dugu hau. Lehenbizikoak Donostian jokatu ziren, 1935ean eta 1936an, batean Basarri gelditu zelarik txapeldun, bestean Txirrita. Gerra osteko eten luzearen ostean, 1962an, 1965 eta 1967an Uztapide gertatu zen garaile. Ondoren, 1980an eta 1982an txapela Amurizarentzat izan zen, eta handik aurrera txapeldun hauek izan ditugu: Sebastian Lizaso (1986), Jon Lopategi (1989), Andoni Egaña (1993, 1997, 2001 eta 2005), Maialen Lujanbio (2009) eta Amets Arzallus (2013).
Maialen Lujanbio
Sebastian Lizasorentzat ohorea. Sebastian Lizasok (Azpeitia, 1958) jantziko dio txapela irabazleari, Bertsozale Elkarteak hala erabakita. Azkeneko finalean Juanito Dorronsoro izan zen aukeratua. Joxe Lizaso (1927-2009) bertsolariaren semea da Sebastian, eta badu seme bat bertsolari ere: Beñat. Landeta auzoan zuen tabernan jaso zuen bertso-giroa Sebastianek. Bertsolari artean hezia da. 1982ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen, 1986koan txapeldun, eta 1989 eta 1997koan txapeldunorde. Gaztaroan ez zen, bere adinkideak bezala, gazteen txapelketatan ibili. Hala ere, 1982an finalista geratu zenerako, plazetan izena eta arrakasta hartuta zeukan, 24 urte bakarrik zituela.
Unai Agirre
Hurrengo txapelketan erabat berretsi zuen bere balioa eta joan den urte askoan bera da plazarik gehien egin duen bertsolarietako bat. Bertsolaritzako figura handienen artean dagoen honek, belaunaldi berrietara egokitzeko dohaina izan du.
Sustrai Colina
Bertsolarien lana. Ia-ia, orain dela lau urteko lan bera egin beharko dute bertsolariek. Goizean 15 bertso puntuagarri egin beharko dituzte, arratsaldean beste 10, eta buruz burukora pasatzen diren bi lagunek 11na bertso puntuagarriri egin beharko diete aurre. Azken-azken fase honetan gertatu dira aldaketa txiki horiek. Adibidez, binaka, gaia emanda, launa bertso kantatu beharko dituzte, eta 2013an hiru ziren.
Amets Arzallus
Adituen txokoa. Azken urteotan munduko gainerako herrialdeetako aditu, ikertzaile eta inprobisatzaileekin harremanak estutzeko ahalegin berezia egiten ari da Mintzola Ahozko Lantegia. Lotura horiek indartzeko asmoz, finalean Mintzola Terraza izango da eta atzerriko ordezkaritza zabala izango da bertan, Euskal Herriko adituekin batera.
Beñat Gaztelumendi
Bertan ahozkotasun alorreko aditu eta ikertzaileak izango dira, besteak beste John Zemke eta Jaqueline Urla estatubatuarrak, eta Karin Barber britainiarra. Kanpoko ikertzaileez gain, UPV/EHUko, Mikel Laboa Katedrako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Materiagabearen Katedrako ordezkariak ere izango dira Terrazan.
Ikertzaileez gain, kantu inprobisatuko bestelako adierazpideetako ordezkariak izango dira gune horretan: Kataluniako zein Mallorcako glosadoreak, Andaluziako trovadoreak, Sardiniako cantadoriak, Galiziako regueifeiroak, Kurdistango dengbêja… Horiekin batera, 'freestyle' estiloko Invert raperoa. Horiei denei itzulpen zerbitzua eskainiko zaie, gaztelaniara nahiz ingelesera.
Aitor Mendiluze
450 lagun lanean. Bertsozale Elkarteak 450 lagun baino gehiago jarriko ditu lanean final egunean dena ongi atera dadin. Langileak ongi identifikatuta egongo dira eta entzuleak lagunduko dituzte, saioaren hasieran, bitartean eta amaieran. Bertsozale Elkarteko langile eta borondatezkoen lantalde prestua da eta momentu oro haien argibideak segitzea eskatu du antolakuntzak.Bazkaria. 600 lagunek hartu dute bertako bazkarirako txartela. Etxetik ekarritakoa jango dutenek ere mahaiak eta eserlekuak izango dituzte seigarren pabiloian. Taberna eta eskaintza zabala egongo da bertan.
Aitor Sarriegi
Haurtzaindegi zerbitzua. Zerbitzu hori ere eskainiko dute BECen, betiere gutxieneko eskari kopurua bada. 6. pabiloian izango da eta saioak irauten duen bitartean egongo da zabalik. Doako zerbitzua da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La frenética vida política de Leire Díez, la 'fontanera' de Ferraz
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.