
Secciones
Servicios
Destacamos
nerea azurmendi
Miércoles, 1 de noviembre 2017
Txapelketa Nagusiko bigarren finalarrekoak bigarren bertsolari bat bidali du zuzenean bigarren itzulira: Maialen Lujanbio. Joan den larunbatean Bastidan jokatu zen aurrenekoan gertatu bezala, final laurdenak saihestu eta 2013ko finaletik zetorren bertsolari batek pilatu ditu puntu gehien. Lujanbiok hasieratik egin du saio bikaina, nahiz eta izan dituen gorabeherak, baina kartzelakoan txunditu ditu entzuleak, «dena ondo zihoan argia piztu den arte» hariari etekin handia aterata. Artaleku kiroldegia txalotan jarri du, eta arratsaldean zehar egindako lana sakonetik borobildu. Ez dizkiote dena den gauzak erraz jarri, saioa bikain amaitu baitu, esaterako, sailkapenean bigarren gelditu den Aitor Sarriegik. Lan denak amaituta, Lujanbiok 750 puntu pilatu ditu, Aitor Sarregik 705, Unai Agirrek 667,5, Alaia Martinek 651, Maddalen Arzallusek 634,5 eta Aimar Karrikak 605.
Txapelketa Nagusiak hurrengo hitzordua larunbatean du, Maule-Lextarren. Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Etxahun Lekue, Julio Soto, Nerea Elustondo eta Nerea Ibarzabal
dira oholtzara igoko diren sei bertsolariak, eta Saroi Jauregik aurkeztuko du saioa. Maule-Lextarreko Ororena jai alain izango da 17:00ean hasiko den saioa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.