Borrar
Jone Uria Irungo finalaurrekorako sailkatu da Donostian. bertsozale elkartea/XDZ
Jone Uria nagusitu da goraino betetako Victoria Eugenian jokatu den saioan
Bertsolari Txapelketa Nagusia

Jone Uria nagusitu da goraino betetako Victoria Eugenian jokatu den saioan

Txapelketa Nagusiaren lehen fasea igande honetan amaituko da, Lizarrako Los Llanos aretoan

dv

Sábado, 8 de octubre 2022, 20:20

Aste hasieratik sarrera denak salduta eta eserleku denak beteta zeuzkan Donostiako Victoria Eugenian larunbat honetan jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko bosgarren saioan Jone Uria algortarrak lortu du finalaurrekoetarako azkenaurreko txartel zuzena, 888 bertsozaleren aurrean.

Leire Garatxena Larrabe gai-emailea izan da oholtzara iristen lehena eta, haren atzetik, gaurko sei protagonistak: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Beñat Iguaran Amondarain, Onintza Enbeita Maguregi, Maddalen Arzallus Antia, Eñaut Martikorena Lizaso eta Jone Uria Albizuri.

Ariketa puntuagarri guztiak bukatu ondoren, Jone Uria izan da puntu gehien bildu dituen bertsolaria, 706 hain zuzen. Haren atzetik geratu dira Onintza Enbeita 688 punturekin, Aitor Etxebarriazarraga 682,5 punturekin, Maddalen Arzallus 678 punturekin, Eñaut Martikorena 674,5 punturekin eta Beñat Iguaran 659 punturekin. Irunen egingo den finalaurrekoan kantatuko du Jone Uriak azaroaren 5ean, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta beste hiru sailkaturekin batera.

Beste bost bertsolariek, baita Getxotik aurrera jokatu diren saio guztietan zuzeneko txartela lortu ez duten gainerako denek ere, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera.

Izan ere, finalaurrekoetako parte-hartzaileen zerrenda igande honetan bertan osatuko da. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurreneko fasea, alegia, bukatzear da. Bost saio jokatu dira eta igandean izango da azkena, Lizarrako Los Llanos aretoan, 17:00etatik aurrera. Internet bidezko sarrerak agortuta daude, baina txarteldegia 15:00etan irekiko da. Aretora sartzeko ateak, 16:00etan irekiko dira.

Azkeneko txartelaren bila Aitor Bizkarra Ruiz, Asier Azpiroz Iztueta, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi', Maialen Akizu Bidegain eta Unai Gaztelumendi Arandia abiatuko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jone Uria nagusitu da goraino betetako Victoria Eugenian jokatu den saioan