Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

'Begiak Zabaldu Zaizkizue', Irati Jimenez (Elkar Argitaletxea)

Euskal literaturaren bideak ·

PALOMA RODRIGUEZ-MIÑAMBRES

Jueves, 2 de junio 2022, 16:11

Norberak gogoko dituen afera eta gogoetak (filiak eta fobiak, ezinbestean) lantzeko aukera paregabea ematen du saiakerak. Idazle askok egitura hori hautatzen dute, ahalbidetzen baitie literatur kritiko eta sortzaile paperen arteko dualitatea arakatzea, testuez haratago behatuz, haien muinak urratuz. Azken urteotan Irati Jimenez genero horretan murgildu egin dela dirudi; iaz Unamuno Saria eskuratu zuen Harkaitz Canoren lan baten sorkuntzaren gakoak aztertzen zituen saiakera batekin.

Begiak Zabaldu Zaizkizue

Idazlea Irati Jimenez
Argitaletxea Elkar
Orrialdeak 284
Prezioa 21 Euro

Oraingoan, bere gaitasuna demostratzen du euskal literaturaren sistemaren gaineko hausnarketan. Galdera pertinenteak egin eta erantzun zintzoak eskaintzen ditu gaur egungo egoera haztakatu nahian, baliozko interpretazioak mahai gaineratuz. Euskal panorama literarioaren analisia lau ataletan banatuta, bere bizipenez, literatura on eta txarraz –kalitatea, prestigioa, salduena zer den, tartean– edo aldameneko literaturekiko hartu-emanez dihardu eta ez da beldur euskal literaturaren hutsuneak seinalatzean (irakurleen galera ez onartzea, besteak beste) edo literatur kritikoen lana kolokan jartzean. Konponbideak ere adierazten ditu: berotasuna, literatur eragile guztion inplikazioa, askatasunez idaztea, kooperatibismoa... Tonuari dagokionez, arreta ematen digu Jimenezek bere buruarekin eratzen duen elkarrizketa arin eta informalak, irakurleoi kolokialtasun hori erakargarri bezain entretenigarri suertatuz. Gainera, nabarmena da gaien artean jauzi egiteko abildadea, ustekabeko loturak agerian utziz. Euskal literaturaren izaerari begira, liburu zinez interesgarria aurkezten digu Jimenezek, literaturarekiko bokazioa eta maitasuna islatzen dituena, baita konpromisoa ere. Izan ere, zer pentsatu ematen du literatura-sistemaren funtzionamendu, eragin eta sormenari buruz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Begiak Zabaldu Zaizkizue', Irati Jimenez (Elkar Argitaletxea)

'Begiak Zabaldu Zaizkizue', Irati Jimenez (Elkar Argitaletxea)