'Kilker bat autopistan', Bernardo Atxaga (Argitaletxea Pamiela)
Kilkerraren kronikak ·
Secciones
Servicios
Destacamos
Kilkerraren kronikak ·
JAVIER ROJO
Jueves, 4 de marzo 2021, 15:33
'Kilker bat autopistan' izenburupean Bernardo Atxagak 2016-2020 urte epean irratian egin dituen kolaborazio-lanen bilduma jasotzen da. Testuotan, beraz, ahoz esateko pentsatuta zeuden hitzaldi laburren bertsio irakurgarriak agertzen zaizkigu. Irakurleak ezin du detaile hau ahaztu, zeren idazki hauen zenbait ezaugarri (errepikapenak lekuko) jatorri horren ondorioak baitira. Kolaborazio-denboraldi desberdinei jarraituta egin den banaketa erakusten dute bilduma honetan jasotakoek eta iri-tzi-artikulu eta narrazio laburraren artean mugitzen dira, hori bai, narrazioak direlarik ere, egilearen iritziak aurkezteko kontakizunak direla kontuan hartuta. Izan ere, horixe da garrantzizkoena, testu hauetan egileak hainbat gariri buruz duen iritzia azaltzen da-eta. Bere jarreran gaurko mundu moderno-edo honetan gertatzen direnekin oso ados ez dagoenaren ikuspuntua plazaratzen zaigu, haien aurrean harridura, ironia eta batzuetan haserrea ere erakusten dituelarik. Besteak beste, begi-bistakoa da egilearen ustez zenbait gaitan kontrako bi jarrera daudela: alde batetik, gizarte zibila deitu daitekeena eta, bestaldetik, politikarien ikuspuntua aurrez aurre daude, halako moduan non ematen baitu politikarien interesak gizartearen interesetatik urrun daudela. Gai desberdinak aipa-tzen dira baina hezkuntzari eta kulturari dagozkienak nabarmendu daitezke, bi kezkagune hauek testu askoren erdigunean baitaude. Gaur egun gazteei eskaintzen zaien hezkuntzari buruz Atxagak nahiko jarrera pesimista duela esan daiteke eta kultura gaiak aipatzen direnean, aldez edo moldez tradizioarekiko lotura azpimarratuta geratzen da. Irakurlea ez dago behartuta idazleak esaten duen guztiarekin ados egotera, jakina, baina italiarrek esango luketen bezala «se non è vero è ben trovato»: eta guztiz ados ez badago ere, Atxagaren prosaren plazerak dastatu ahalko ditu.
Idazlea | Bernardo Atxaga | |||
---|---|---|---|---|
Argitaletxea | Pamiela | |||
Orrialdeak | 352 | |||
Prezioa | 20 Euro |
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.