Borrar
Jose Angel Irigaray, 'Ele eta hitz' saiakeraren aurkezpenaren aurretik. Lusa
Jose Angel Irigaray | 'Ele eta hitz'

Hitzak egin duen bidaia luzea saiakera labur eta sakonean

Ahozkotasuna abiapuntu eta aztergai izanda Jose Angel Irigarayk 'Ele eta hitz' (Pamiela) liburua plazaratu du

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 21 de noviembre 2024, 17:13

«Ez dago ahozkotasunean bizi ez den hizkuntzarik». Premisa hori oinarri izanda ondu du Jose Angel Irigarayk 'Ele eta hitz' (Pamiela) liburua, 'Ahotz eta idatziz' azpititulua duena. Milaka urte eta hainbat gizartetako bilakaera aztertu du, hitzartzean hainbatetan originaletik «gutxi» duela azpimarratu badu ere. Hori justifikatzeko zehaztu du beste filosofo edo pentsalarien aipuak eta pasarteak harilkatu dituela, «hainbat adabaki», eta, agian, ekarpen nabariena bertsolarien atalekoa, 'aedo' deiturikoekin egindako alderaketa, edo zenbait punturi buruzko gogoeta edo hausnarketa dela.

Prozesua oso berezia izan da eta gehiago izan du ariketa intimo edo barne-hausnarketatik, Irigarayk esan bezala. «Ahozkotasunetik idatzikoraino emandako urratsak beti interesgarriak iruditu zaizkit, gizateriaren baitan dagoen mentura luze eta miresgarria delako. Baina ez nuen inoiz pentsatu horrelako gai eta liburu bati lotuko nintzenik. Ezta idazlan bat onduko eta are gutxiago argitaratuko nuenik». Hala ere, gaiak ez zion uzten geldirik egoten eta tiraka hasita «aldaketak» eta «prozesua» segituan ikusi zituen.

'Ele eta hitz'

'Ele eta hitz'
  • Egilea: Jose Angel Irigaray.

  • Argitaletxea: Pamiela.

  • Estiloa: Saiakera.

  • Orrialdeak: 11.2

  • Prezioa: 15 euro.

Hitzartzean gaiarekiko pasioa esaldi bakoitzean demostratu du eta azterketaren motorra izan da hein batean, «oso bidaia» luzea baita jasotzen dena. «Giza gaitasunaren birpasa historikoa. Homo Sapiensetik Mesopotamiara, Tartessos zibilizaziotik Gutenberg alfabetora, glosa emilianenseen oharretatik bertsolaritzara edo Leteren poemetara» Lander Majuelo editoreak laburtu bezala. Iritzi duenez, ez da berritasuna, Irigarayk «bizitza bat» egin baitu hitzaren bueltan. Oraingo honetan, hori bai, une oro presente izan du «begirada gaurtik» egiteko nahia.

Hala, aurkeztu berri duena «orriz saiakera laburra» bada ere, argi utzi du «esanahiz luzea eta sakona dela. Antropologia eta antropologia filosofikotik egindako azterketa da, hitzaren beraren sorrera eta handik edanda esan idatzia edo hizkera nola heldu diren» kontatzen duena. Izan ere, egileak umoreez nabarmendu bezala, «hizkuntza guztiak sortzen dire ahozkotasunean, gramatiko perfektua eta subjuntiboa geroago dator. Hitza sortzen da, egituratzen doa besteekin batera eta enbor bat egiten egiten da, adarres josia». Ez da, gainera, eremua horretara soilik mugatzen, hitzekin hizkuntza sortzeaz gain «komunitatea, herria» ere eratzen baita egilearen esanetan. «Historia zeharkatzen duen elementua da».

Bertsolariak, egungo 'aedoak'

Analisi horretan, Irigarayren hitzak erabilita, ekarpen nagusiena bertsolarien atalean aurkituko du irakurleak. Bertan, artista hauen figura Grezia garaiko 'aedo' deiturikoekin alderatu du,

hiri eta herrietan zehar beren kantu eta poema epikoekin bizimodua ateratzen ibiltzen ziren istorioen kontalariak. «Testuinguru berezietan, final edo ospakizun jakinetan, esaten dutenak eta jendearekin duten komunikazioak badu sinesgarritasun, sakratutasun ez erlijioso, orakulotasun hori». Tartean garrantzia du ere hartzaileak duen prestutasunak, entzuteko jarrera horrek, Irigarayren esanetan. Adibide bezala jarri du ere dibertimenduan edo maskaradan bertsolariak duen «notario» izaera, «subkontziente kolektiboan oso itsastuta» dena. «Badaude dantzariak, kaosa beti da kolektiboa, musika eta gertatzen dena. Baina azken hitza berea da, sintesia, irakurketa edo testigantza modukoa».

Majuelok esan duen bezala, Irigarayk bere obraren «zati nagusia», bai gaurkoa bezalako saiakerak zein narratiba edo poesia, Pamiela argitaletxearekin kaleratu ditu ta oso eskertuta azaldu da. «Ea ez den azkena», amaitu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hitzak egin duen bidaia luzea saiakera labur eta sakonean

Hitzak egin duen bidaia luzea saiakera labur eta sakonean