Borrar
Oihane Zuberoa, aurkezpenaren ostean. Lobo Altuna
Oihane Zuberoa | 'Apurkinak'

«Jolaserako giroa, umore asko» duten aforismo sorta «anitza»

Oihane Zuberoak hirugarren poema-liburua aurkeztu du 'Apurkinak', lehena Pamielarekin

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 12 de mayo 2025, 13:17

Aforismoen ohiko forma laburra eta hitzen bidez hausnarketa sustatzeko asmoari «jolaserako giroa, umorea» ematen saiatu da Oihane Zuberoa (Erronkari, 1993) 'Apurkinak' (Pamiela) liburuan. «Hizkuntzarekin, ideiekin, tradizioarekin, paradoxarekin, ahots ezberdinekin, nire buruarekin edota garaiko ajeekin jolastu dut», gehitu du.

Egileak azaldu duenez, aforista handien korronte klasikoagotik -besteak beste Nietzschek ordezka lezakeena- aldendu da apur bat, azken urteotan formak berak izan duen bilakaeraren parte. «Antzina aforismoak halako pisu arauemaile batekin egiten ziren, bide serio, triste eta sakonagoa hartzen zuten. Baina XX. mendetik aurrera izaera edo autoritate batetik egiten zen diagnosia lausotu zen da eta poesia, iradokizuna edo jolasa sartu da». Hain zuzen, definizioa zahar geratu izanak eman zion pista izenburua hautatzeko «badirelako ere protopoemak, apunteak, autore kuttunen aipuak, elkarrizketa asko, galderak...».

Aforismoa genero bezala «aspaldikoa» dela eta Euskal Herrian tradizioa badela nabarmendu badu ere Zuberoak, iritzi du ez dela «oso ezaguna, nahiz eta gero eta gehiago argitaratzen ari garen». «Irakurleak ziur esaldi laburrak, Twitterren ondo funtzionatzen dutenak irakurriko zituela, baina ez ditu identifikatu [aforismo bezala]. Idazten hasi nintzenean nik ere ez nekien aforismoekin ari nintzenik». Horrek hedapena ere zailtzen duela esan du, baia «mugako generoa» izateak «poesia edo pentsamenduarekin» edota liburutegietan apal zehatza ez izateak. Zentzu horretan, 'Apurkinak'-ek poesiatik duela azaldu du, «ez agian poemak, baina bai giro poetikoa».

'Apurkinak'

'Apurkinak'
  • Egilea: Oihane Zuberoa.

  • Argitaletxea: Pamiela.

  • Estiloa: Aforismoak.

  • Orrialdeak: 72.

  • Prezioa: 15 euro.

Ildo horretan, Lander Majuelo Pamielako kideak adierazi du poesia argitaratzea egun ez dela hain ohikoa, salmenta aldetik ere gutxiago lortzen duela, baina argitaratzen jarraitu behar dela «merkatu logikei iskin eginez». Beraz «are gutxiago aforismo liburuak» eta bat azaldu da ez dela hain ezaguna. «Irakurri baino forma literario bezala ezagutzen dugu. Laburrena da, izan daiteke zehatzena, eta formak ezartzen dizkion askatasun eta zailtasunak ditu. Izan daiteke egunerokoari eta bizimoduari neurria hartzeko forma bat; baina hain zehatz eta labur esan behar izatea gauzak harresi edo muga ere izan daiteke. Ez da haiku edo atsotitz bat, baina familia horretako haurrik txikienetakoa da».

'Apurkinak' Zuberoaren hirugarren poesia liburua da. Filosofian maisua, 'Berria' egunkarian idatzi ohi du eta aurreko lanekin Iruña Hiria eta Lauaxeta saria eskuratuak da 2024an. Aldiz, Pamielarekin kaleratzen duen lehena da. Majuelo pozik azaldu da «poeta eta idazle berri bati ongietorria egitea albiste ona» dela iritzita. Hala, «aldiro argitaletxe ezberdin batekin» lan egitea «osasuntsua den ariketa literarioa» dela defendatu du, azken boladan ez hain ohikoa. «Lehenago gehiago praktikatzen zen, are gehiago ohikoa zen argitaletxe bateko editore edo idazle garrantzitsuek beste batekin kaleratzea».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Jolaserako giroa, umore asko» duten aforismo sorta «anitza»

«Jolaserako giroa, umore asko» duten aforismo sorta «anitza»