
Secciones
Servicios
Destacamos
Emailez jasotako ia opari izan zen sorpresa batetik abiatuta, eta Nerea Gorriti konplize izanda, alderantzizko bidea egin du Karlos Gimenezek 'Hitzahots' disko-liburua ontzeko. «Oso pozik nago emaitzarekin, poemek garrantzi handia hartu dute eta Nereak beste bihotz bat eman die». Elkarrek kaleratu du.
Agerraldian Gimenezek azaldu duenez disko-liburuaren ernamuina 'La voz rendida' (2016) poemarioa da. «Jabier Imaz Aierbek euskaratu zuen eta emailez bidali zidan,guztiz ezustean iritsi zitzaidan». Harridura harekin gorputzean, tarte bat utzi zion eta momentua ailegatzean aukeraketa bat egiteari ekin zion. Hala, 14 poema bildu zituen eta X5 Kolektiboan bidaide duen Nerea Gorriti hauek grabatzeko proposamena luzatu zion. «Konfiantza nuen eta horrek erraztu zuen», azaldu du umorez. Horietatik 11 musikatu dituzte.
Gorritik asko pentsatu gabe heldu zion eta bere kabuz grabatzen hasi zen, Gimenez hitz gabe utzi zuen emaitza aurkeztuz. «Aluzinatzen utzi ninduen, poesiari bizi berezi bat ematen dio, bihotzeraino ailegatzen dena». Lehen emaitza horrekin biak estudioan sartu ziren eta Andres Camio 'Jitu'-k (Elkar musika) nabarmendu duenez ezkontzak emaitza ezin hobea eman du. «Disfrutatzeko ordubete eskaintzen du, oso entzunaldi errazekoa». Bat azaldu da Gimenez bera eta «apaltasun faltsua» alde batera utzita emaitzarekin oso harro azaldu da.
Horretan lagundu dute, gehitu duenez, Huizi anaiek egindako ilustrazio «original eta ederrek», poema zein musikarekin «oso ados» daudenak, muina ederki jasoz eta mezua indartuz. Ildo berean Elkarri bihotzez eskertu zion eskainitakoari liburu-disko forma eman izana, era horretan «poemei garrantzia handia» ematen zaiela iritzita.
'Jitu'-k azpimarratu duen bezala, aurkezpen gutxi behar duen artista da Gimenez, ikasketak amaitu eta besteak beste Oskorrik aritu zelako, gero «ibilbide luze bezain konplizean» Imanolekin edota Antton Valverde, Xabier Lete, José Antonio Labordetarekin aritu baita. 2022tik X5 Kolektiboarekin dabil. Lan honekin, aldiz, «ohiko ibilbidetik aldendu» dela azaldu zuen, «abiapuntua edo oinarriak hitzak, olerkiak, izan direlako».
Hala berretsi zuen Gimenezek berak. «Kasu honetan ez nuen musika buruan, beti aldrebes izan bada ere, poemak musikatzen. Imanolekin edo Xabier Leterekin beti poemak ematen zizkidaten eta nik musika jartzean nien». Hau da, 'La voz rendida' ontzerakoan «bihotzetik ateratzen» zitzaiona idatzi duela, «poemak esaten duena pentsatuz soilik, esan nahi nuena paper batean jarriz». Ostean, aldiz, Gorritik egindakoaren kalitatea ikusita «musika sortzera» bultzatua sentitu zela azaldu du. «Iñaki Salvadorrekin komentatu nuen eta ezkontza hau oso ondo dagoela bat zetorren, Gorritiren ahotsak irabazten duelako nire pianoekin eta alderantziz».
Azkenik, proiektuaren benetako helburua, «printzipalena», errezitalak eta emanaldiak eskaintzea dela azaldu du Gimenezek. «Poemak editatzea oso garrantzitsua izan da, baina eszenatokian azaldu, pianoa jo eta Nerearekin kontzertu bat egitea hori da ederrena». Oraingoz, ordea, ez dute datarik itxirik eta onartu du egoera ez dela onena. «Baina espero dut aterako dela kultur etxetan edo, formatu berezi bat delako».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.