
Secciones
Servicios
Destacamos
Viernes, 16 de septiembre 2022, 10:54
«Orain bai: egin dezagun txapelketa bat ahalik eta ederrena. Orain bai, badira baldintzak txapelketaren jiran zazpi lurraldeetan barna sortzen, kantatzen, ikasten, gozatzen eta goldatzen ibiltzeko», adierazi zuen atzo Gontzal Agote 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Talde Antolatzaileko kideak Bertsozale Elkarteak egoitza duen Amasa-Villabonan egin zen aurkezpenean, azken bi urte eta erdiak zeharo baldintzatu duen egoera gogoan. «Plazarik gabe ez dago txapelketa ulertzerik, plazak behar ditu bertsoak. Kostatu da, baina, zorionez, berpiztu da bertso plaza: berriro ere bertsolariak, zaleak, antolatzaileak, bertso-eskolak jo eta su dabiltza», nabarmendu zuen.
Denek izan zuten hain zuzen tokia Txapelketa Nagusia abiatzeko antolatu zen ekitaldian: bertsolariek, epaileek, gai-jartzaileek, antolatzaileek, bertso-eskoletako kideek, zaleek...
Aurreneko aurkezpena, Txapelketaren inguruko xehetasunak eskaintzeko baliatu zutena, ekainean egin zen, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Benetako hasiera datorren asteburuan izango da, larunbatean Getxon eta igandean Arrasaten, baina suziria Amasa-Villabonako Behar Zana pilotalekuan piztu zen. Irailaren 24an hasiko den bidea abenduaren 18an amaituko da, Iruñean, bertan jokatuko baita finala. 41 bertsolarik ekingo diote, eta zortzi baino ez dira iritsiko Navarra Arenako helmugara. Saio guztietarako sarrerak hemen daude salgai. Finalerako sarrerarik nahi izanez gero, hobe azken momenturako ez uztea: harmailako sarrerak agortu dira jada.
Beatriz Egizabal aktoreak egin zituen gidari lanak, umore tonuz, bertsotik asko izan zuen ekitaldian. Irantzu Idoate eta Maddi Agirre aurtengo Eskolarteko txapeldunak eta txapeldunordeak, Iruñerriko bertso-eskolako Beñat Astizek eta Lide Arrietak eta Jon Maiak hartu zuten parte kantuan. Bertsolari parte-hartzaileak ere izan ziren aurkezpenean. Bestalde, Beatriz Egizabalek haien lanaren zailtasuna eta garrantzia azpimarratuta, gai-jartzaile eta epaile taldeetako Idoia Anzorandiak eta Nerea Bruñok ere hartu zuten hitza. 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sintonia ere bertan aurkeztu zen. Nerea Erbiti iruindarrak eta bere taldeak osatu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.