Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Bertsozale Elkartea
Bertsolari Txapelketa Nagusia

Sustrai Colinak irabazi du Irungo finalerdiko saioa

Entzuleengana behin eta berriz iritsi ziren, giro beroa sortuz

Bianditz Iraola

Irun

Sábado, 5 de noviembre 2022, 20:41

Sustrai Colina nagusitu zen Irungo saioan. Saio biribila egin zuen, hasi eta bukatu, eta entzulearengana bera iritsi zen gehien. Ez zen meritudun bakarra izan, ordea, kantukide denen artean osatu zuten saioa ona eta beroa izan baitzen. Entzulea behin eta berriz sartu zen kantu-lanetan. Ganbarako lana izan zen denetan hunkigarriena. «Kalean zoazela haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara» izan zuten gaia. Atzoko irabazleak umetan eskolakide izandako lagun bat topatu zuen. Lehen bertsoan bikain erabili zituen hitzak :»... / garai batean klasekideak aprobatzeko xedean / orain bizitzak kokatu gaitu bakoitza bere fedean / klasekideak ginenak lehen / orain hor zaude eta ni hemen / zu zurean ni nerean / baina ez klase berean». Klase ezberdintasuna zoria baino ez zela esanez bukatu zuen lana: «azala oskol bilakatu zait ta trikutu zait sabela / nere barnean pentsatzeraino hustu behar nuke sakela / ezin direnak inolaz bete / zoritxarrean ez al zarete / zu eta zure kapela / igual pintxo bat ordain nezakeen edo ordaindu hotela / zure ahotsa gogoratzean ume garaian bezela / hurbildu ondoren zure ertzera / buru makurka joan naiz etxera / gaur badakit dena dela / ni ere izan nintekeela».

Nerea Ibarzabal bigarren sailkatuari falta zuen aitaren ahotsa entzun uste izan zuen. Ezezagunak, ulertu izan balu gisan, bidea irekitzea eskertu zion: «amaigabea delako dolu baten espirala / berdintsu zaizkit astelehen, domeka zein ostirala / ta iruditzen zait kaleak ere erantzuten didala / dena udazkentzen eta hostoz erortzen doala / gizonarenganantz biraz begirada berehala / nahigabe lez eskaini dit bere irripar zabala / oilo-narrutzen hasi zait sabel tarteko azala / berak ere ezagutu izan banindu bezala».

Sailkapena

  • 710 Sustrai Colina

  • 673 Nerea Ibarzabal

  • 660.5 Jone Uria

  • 644.5 Miren Artetxe

  • 635 Maialen Arzallus

  • 631 Ane Labaka

Esan bezala ona suertatu zen Irungo saioa, zortziko nagusitik hasita. Ane Labakak eta Jone Uriak hasi zuten Irungo saioa, zortziko nagusian, kale garbitzaileen azaletik. Lana bukatu eta etxera bidean garbitutako kaleak berriz zikinduta topatu zituzten. Labaka hasi zen, gertatua euren ardura ez zela esanez, eta Uriak alde ona ekarri zuen: «nahiz eta dena garbi ikustea denok daukagun gustuko / goizean pasa gara hemendik ta izan dugu gertuko / alde on bat badu hau zikintzeak geuk garbi utzi orduko / jendarte honekin behintzat ez dugu lana sekula galduko. Ederki borobildu zuen lankideak jarduna, euren lana ez zela nabarmentzen adierazita: «galdetu nahi det baina etxean zeintzuk egingo dituzten / kalean berriz dena da zabor beti puzten eta puzten / hau ona izan daiteke jone badet aski aurreikuspen / kalea garbi dagoenean inork ez gaitu ikusten». Gizartearen jarrerari egotzi zion hori gertatzea Uriak: «ta aldaketa klimatikoa eta nautra aipagai / hoiei buruz hitz egiten da potolokeriaz nonahi / gero ordea ez gara espaloi bat garbi mantentzeko gai / zabortegiak gainezka daude eta kaleak ere bai».

Bizitasunik ere izan zen, adibidez seiko motzean. Nerea Ibarzabal eta Maddalen Arzallus baserri batera bizitzera joanak ziren. Animaliak jarri zituzten, baina hiltzeko garaia iristean, Arzallusek atzera egin nahi zuen. Ibarzabal hasi zen: «gure atxur ta aizkora / ortu txiki eta lora / oilo ta txerri ta arkumeak haziaz gustora / baina joanez denbora / leku hau pasatuko da / gure baserri jasangarritik zoologikora». Arzallus ados zoologikoarekin: «hiria botaz askara / etorri ginen Sarara / zoologikoa montatzea ere ote dugu traba / arkume txikia hara / bihotzgabea al zara? / nerea ezin dut jasan bere triste begirada».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sustrai Colinak irabazi du Irungo finalerdiko saioa

Bertsolari Txapelketa Nagusia : Sustrai Colinak irabazi du Irungo finalerdiko saioa