
Secciones
Servicios
Destacamos
Taldean aritzeko, beldurrekin puskatzeko eta edonork egiteko distantziak buruan izanda 'Triatloia maite dut' ekimenak emakumeei zuzendutako triatloi topaketa antolatu du irailaren 4an Zarautzen. «Gizartearen iritziz, triatleta izateko forma fisiko altua izatea beharrezkoa da», adierazi dute antolakuntzatik eta horri aurre egiteko, beti ere prestakuntzari garrantzia emanda, kontzeptuak «hankaz gora» jartzea da helburua. Bide horretan ehun ekintza inguru antolatu dituzte.
Horietan azkena '18 Astetan Triatleta' erronka izan da. Otsailaren 14tik ekainaren 18ra nahi zuen orok lehen triatloirako prestatzeko laguntza du, norberak hautatutako distantziarako. Gainera, jomuga izateko eta motibazio bat ematearren, super sprint zein sprint distantzietarako egutegian proba bat jarri zieten. Astez aste Telegram bitartez aholkularitza jaso zuten, asteroko entrenamendu taula eta azalpenak.
Emakumeei zuzendutako topaketan Ainhoa Muruaren, lau aldiz Olinpiar Jokoetan parte hartu duen eta kirol prestatzaile lanetan diharduen triatleta zarauztarra, eta Adriana Campoy-ren, goi mailako igerilaria izandakoa eta egun Euskadiko Triatloi zirkuituan aritzen den triatletaren gidartza eta aholkularitza izango dituzte partaideek. «Irailaren 10ean egingo den Zumaiako triatloi herrikoia edo urriaren 8an izango den Zarauzko Bikote Mistoen triatloi herrikoian parte hartu ahal izatea da asmoa.
'Emakumeok Mugimenduan' ekimenarekin bat eginez emakumeei zuzendutako topaketa antolatu dute irailaren 4rako. «Denek batera eta beharrezko geldialdiak burutuz super sprint distantziako triatloi zirkuitua egingo dugu», azaldu dute antolakuntzatik. Hau da, 350 m igerian, 7.000 m bizikletan eta 2.250 m korrika. Lehen saiakera hau urriaren 8an Zarautzen izango den Bikote Mistoen Triatloi Herrikoiari begira planteatu dute.
'Triatloai maite dut' elkartetik, gainera, argi uzten dute malguak izango direla irailaren 4an. «Ainhoa eta Adriana bidaide izateak horretarako gaitasuna ematen digu».
Triatloia maite dut egitasmoaren abiapuntua Arazi eta Fitgüne enpresen indar batuketa izan zen 2011an. Gazte zein emakumeei triatloia gerturatzea izan da ordutik asmoa, askotan aurreiritzien ondorio diren beldurrei aurre eginda.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.