DV
Sábado, 24 de mayo 2025, 11:07
Lan munduan eta eremu sozioekonomikoan euskararen erabileran aurrera egiteko bost fase izango ditu 'Lanera' proiektua abian jarri du Eusko Jaurlaritzak. Lehenengo honetan 252 udalerrik esateko dutena entzungo da, Aitor Aldasoro Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak adierazi duenez. Izan ere, lan mundua funtsezko eremutzat jo du euskararen etorkizunerako. «Gure bizitzako 30 urte baino gehiago ematen ditugu lanean, eta eremu horretan euskaraz egin ahal izatea jauzi kualitatiboa izango da hizkuntza ohituretan eta hizkuntzaren erabileraren aurrerapenean», esan du. Ostean, 2026an, helduko dira beste laurak.
Publicidad
Ekainean zehar, aurreikusitako bost faseetatik lehenean, Jaurlaritzak aukera izango du EAEko 252 udalerrietan eremu sozioekonomikoan garatzen ari diren ekimenak ezagutzeko. Horrela, abian dauden ekimenen mapa bat sortuko da, bai eta enpresetan euskara bultzatzeko lehentasun partekatuen hautaketa bat ere.
Aste honetatik ekainaren amaierara arte, Eusko Jaurlaritzak EAEko 252 udalen ekimenak ezagutuko ditu eta guztien artean lehentasun partekatuen hautaketa egingo dute eskualdez eskualde egingo diren 25 bileretan (22 mankomunitate eta hiru hiriburu). Aste honetan hasi dira bilerak Arabako Agurainen, Murgian, Guardian eta Kanpezun.
Bigarren fasean, Jaurlaritzak eta gainerako eragileek diagnostiko partekatu bat egingo dute eta lehentasun nagusiak ezarriko dituzte, lehen fasetik ateratako datuekin ondorioak zehaztuz. Aurreikuspenen arabera, fase hau irailean garatuko da.
Halaber, urrian eta azaroan egingo den hirugarren fasean, Jaurlaritzak entzunaldiaren emaitzaren berri emango die udalerri (diagnostikoa eta lehentasun komunak). Aldi horretan hiru lurraldeetako enpresekin garatu daitezkeen ekintza espezifikoak zehaztuko dira, eta haien eraginkortasuna neurtuko, udalerrietarako eta enpresetarako gida izan daitezen.
Publicidad
'Lanera' proiektuaren laugarren fasean, eskualde bakoitzeko egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta egindako ekimenak helaraziko zaizkie enpresei, eta abiatutako ekimenen eta etorkizuneko planen berri emango zaie.
Egitasmoa burutzeko, bosgarren fasean, ibilbide orri komun bat egongo da zehaztuta, eta enpresei 'Lanera' proiektuari atxikitzeko aukera eskainiko zaie 2026an zehar.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.