
Secciones
Servicios
Destacamos
Odolkiei buruz hitz egiteko asmoa nuen gaurkoan. Bai, txerri odolarekin egiten den hestebeteaz. Jakia bera ez baina irakurtzeko gai arina, nahiko drama eta berri negatibo irensten ditugu bestela-eta. Ortega Canori buruz ere jardun ninteke, toreroak jaiotze-tasak susper-tzeko duen gogoaz –gaitasuna probatzeko legoke–, baina duintasunik ez dut galdu nahi. Tamararena beste kontu bat da. Aimar Bretosek ere ordu erdi pasatxo eskaini dio bere irratsaioan markesaren aferari. Ergo, badago hor mamirik, kar, kar, kar-az haratago. 'Engagement'-arekin gertatutakoaren ostean, aberatsek ere negar egiten dute folletoia, eta konturatzerako ez hain isilean idolo berri bat sortu dela, ideia ultrakatolikoak defendatu eta heda-tzen dituena; Frantzisko Aita Santua moderno eta aurrerakoi egiten duena.
Jakingo ote du Tamarak, duen sukaldaritza-gaitasunarekin, odolki bat behar den moduan prestatzen? (Pisuergak Valladolid zeharkatzen duela aprobetxatu behar ideiak uztar-tzeko). Gauza da, San Migel egunaren bueltan denboraldiko lehen odolkiak dastatu genituela. Beasaingoek daramate fama, eta bikainak dira bai, baina Lazkaon ere egiten dituzte maila berekoak. Akaso hobeak. Batek baino gehiagok ez du odolkirik jaten baratxuriaren moduan behin eta berriro ahora etortzen zaiolako. Umeak baso-eskolara joaten direnean esaten dizuten Norvegiako esaera zaharraren antzera, hots, «Ez dago eguraldi txarrik, arropa desegokia baizik», esango nuke odolkiekin ere antzeko zerbait gertatzen dela kasu askotan: ez dago potetsa ematen duenik, gaizki egositakoa baizik.
Eta datozen lerroetan irakite egokiaren formula azaltzeko asmoa nuen, ia Europar Batasunak 2024rako adostu duen –bazen garaia!– kargagailu unibertsala baino praktikoagoa den informazioa. Baina gaurkotasunak agin-tzen du, eta zutabe honek ez du odolkitik odolkira izena, pandemiatik gerrara baizik. Tamalez, biak ala biak albiste izan dira azken egunotan.
Koronabirusaren tsunamiak azaleratu zituen gabezien sakontasunarekin talka egin dugu batek baino gehiagok azken boladan. Osasun zerbitzu publikoaz ari naiz, eta pena handia ematen dit. Ebakuntza edo mediku espezialisten kontsultara joateko itxaron-zerrendak, osasun-etxe batzuen ordutegien murrizketa 'puntualak' (eta ez udako oporraldian orain udazken hasieran)... Ez dakit zein istraziori eta zein neurritan egotzi behar zaion familia medikuen gabezia: hauen beharra aurreikusi ez zuenari, erakargarriak ez diren lan baldintzak eskaintzen dizkionari, profesional hauen 'enkanteak' suspertzen dituzten gobernueei... edo guztiei batera. Dakidana da aurretiko web-hitzordua eskatu eta lehenengo aukera astebete pasata eman diotenik badagoela. Muturreko kasuak izango dira eta salbuespenak ezin dira orokortu, baina ez da sintoma ona. Ea okerrera egiten ez duen eta behar dituen sendagaiak jaso osatze aldera. Datorren urtean 40 urte beteko ditu Osakidetzak eta herritarrok sasoi onean ikusi nahiko genuke 'koroaren harribitxi' izan zena.
Gerra ere bueltatu da lehen orrialdeetara bere krudeltasunean. Moskuk berriro eraso ditu Ukrainako hainbat eskualde, baita Kiev ere, hildakoak eraginez. Armagedon nuklearra pelikuletako kontua zen atzoraino, eta orain albistegietan zer den azaltzen digute. Baita gerrak gure poltsiko eta eguneroko bizitzan izango duen eraginaz ere.
Negu hotza datorkigu. Eta hasi dira krisiak eragindako lehen elur-malutak erortzen. Arakistain okindegiak hil amaieran ateak itxiko ditu, besteak beste, lehengaien eta energiaren prezioen gorakadari aurre egiteko gai ez direlako. Azken boladan ez omen dute dirurik irabazten egindako lanekin. Agur Arakistainen ostiraletako txokolate opilari, espeltadun ogi-xerrei, artisau ogiari, patxintxiei. Adio baita Duralex plater eta edalontziei. Baxera-fabrikatzaile mitikoak bere azken fabrika itxi du Frantzian gasaren prezioak bultzatuta. Antigoaleko piezak aurrerantzean.
P.D.: Interesik balego, hurrengoan hestebeteak prestatzeko errezeta. Odolkiak ordainetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.