
Secciones
Servicios
Destacamos
Indamendi elkarteak bere 50. urteurrena duela eta mahai inguru berezia antolatu du astearte honetarako, hilak 14, Saioa Aita Mari aretoan iluntzeko 19:30etik aurrera. Amaia Aranzabal, Montse Lasterra eta Nerea Iraola eseriko dira bere bizitzan zehar mendian eta egindako bidaietan bizitakoa eta ikasitakoari buruz hitz egiteko. Emakumeak izanik topatu dituzten oztopoak edo bestelako kontuak ere hizpide izango dituzte.
Aurkezpen gutxi behar duten emakumeak dira hiruak ere. Lorpen handikoak, baina gutxi batzuk aipatu arren, esango dugu Amaia Aranzabal euskaldun mendizale ezaguna dugula, zortzimilako egiten historiako lehen euskal emakumea. Lorpen handia, are gehaigo kontuan baldin badugu Cho Oyura mendira (8.201 m.) 1992ko irailaren 16an igo zela. Josu Bereziartua azpeitiar mendizalearekin batera egin zuen. Urte hartan bertan Everestera joan zen espedizioan ere parte hartu zuen Aranzabalek. Ibilbideari herriko 'Pol-pol' mendi-taldearekin ekin zion, gerora 'Lagun onak' azpeitiar taldean sartu zelarik. Pirinio eta Alpeetan ibili eta gero, hainbaten moduan Himalaian segitu zuen ibilbidea.
Montse Lasterra nafarra ere bertan izango da. 77 urte dituen emakume alaia eta istorio asko gordetzen dituen goimendizaleak gaztetako kontuak gogora ekarriko ditu. Montse 'pionera' hitza erantsita duen mendizale horietako bat da. Duela urte dexente, mendia joatez, eskalatzen ikastera pasatu zen eta ikastaro horietako batean bere bizitzako bidelagun duen gizona ezagutu zuen. Ikastaro horren ondoren, Alpeetan, Marokon, Afganistanen edo munduko egon den beste mendietan bizi izan zuenaz hitz egingo du Zumaian.
Nerea Iraola umetatik mendian hasitako villabonarra dugu, gertuko mendietan zein Pirinioetan ibilitakoa. «Nere lehen hirumilakoa Tallon izan zen, hamar bat urterekin». Onartzen duenez oporrak mendi-guneetan izaten ziren. Villabonarrak dioenez «25 urte ingurura arte mendian ibili, mendi-eskia egin eta eskalada uztartzen nituen. 3000 metroko mendiak egitea zen nire asteburuetako erronka nagusia, horrela, hirumilakoen zerrendan X-ak eginez joateko. 26 urterekin mutil bat ezagutu nuen Toubkal gailurrean, alpinista bera, eta ate asko ireki zitzaizkidan, berari esker oinez iritsi ezin ginen mendiak eskalatzen hasi nintzen. Oso momentu polita zen, alpinista sentitzen hasi nintzen, orain arte egin ez nituen ekintza teknikoak egiten genituen... Baina udako oporretan, Alpeetan, La Meije mendia eskalatzen ari ginela istripua izan genuen eta bera hil egin zen. Momentu oso gogorrak izan ziren niretzako baino gertatu zen momentu beretik argi nuen eskalatzen jarraituko nuela. Etxean, beldurrak beldur, ez zidaten oztoporik jarri. Istriputik denbora batera, alpinismoko formazio saio batean (federaziotik eskaintzen direnak) mutil bat ezagutu nuen, alpinista esperimentatua bera, eta alpinismoan sakontzen jarraitu genuen. Izotz-eskalada, korridoreak, 5.000ko mendiak, munduko alde ezberdinetako ipar hormetan eskalada...».
Kontuan izan da Martxoaren 8an, Nazioarteko emakumeen eguna pasatu berria dela, aitzakia ezin hobea da emakume alpinista hauen testigantza jasotzeko. Jakin-mina handia dute mendira joateko zaletasuna nola, non edo zeinek sortu zieten ikasteko. Emakumeak izan da oztopoak izan ote dituzten edo zeintzuk izan ziren euren ametsak gehiengoa gizonezkoa zen eta den kirol honetan. Amatasuna, gizartearen oniritzia, ondorioak,... lantzen saiatuko dira mahai inguruan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.