
Oiartzun
Gema Lizarralde artista donostiarraren 'Sustraiak II' lana izango da Oarsoarrak sarietako garaikur berriaSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Gema Lizarralde artista donostiarraren 'Sustraiak II' lana izango da Oarsoarrak sarietako garaikur berriaOarsoarrak euskararen sarien garaikur berria izango dena sortzeko lehiaketa deitu zuen Oarsoaldeko Euskara Batzordeak joan zen azaroan. Arte diziplina guztiei irekitako lehiaketak gainditu ditu ezarritako epeak eta, atzerapen pixka batekin bada ere, badakigu jada zein den lehiaketaren irabazlea eta garaikur berria nolakoa izango den.
Zazpi lan aurkeztu dituzte, guztira lehiaketara. Horien guztien artean, Gema Lizarralde Gorosabel artista donostiarraren 'Sustraiak II' lana hautatu du epaimahaiak, aurrerantzean, sei urtez bederen, Oarsoarrak Euskararen Sarien garaikurra izateko.
Epaimahaiaren erabakian dioenez, «balio erantsia du forma berari eutsiko dion baina urtero desberdina izango den garaikurra izateak. Inspirazio iturria alderdi natural edo paisajistikotik datorkio. Hala ere, proposamenak berak interpretazio eta irakurketa ugari irekitzen ditu (labekada desberdinetatik ateratzen den obra, pieza bakarra saridun desberdinen artean zatikatzea, kolektibo baten parte izatea, sustrai eta enborren metafora euskararen erroei eta hazkundeari keinua...)». Epaimahaiak, halaber, lanaren izaera berritzailea azpimarratu du, sari-emateetako ohiko garaikurretatik urruntzen den lana dela deritzo.
Epaimahaia Oarsoaldeko herri bakoitzeko artista banak eta, urtero, saridunak erabakitzen dituen epaimahaiaren ordezkari batek osatu dute. Hala, Onintza Etxebeste, Ibai Maritxalar, Eider Perez, Garazi Kuesta eta Allende Arnaiz aritu dira epaile lanetan. Ez dute lan erraza izan, baina azkenean, puntuen baturak eginda, esan bezala, 'Sustraiak II' lanak bildu zituen puntu gehien. Erabakiaren berri maiatzaren 6an eman du epaimahaiak.
Lehiaketaren irabazleak urriaren 31ra bitarteko epea izango du orain, artelana egikaritzeko, garaikurra pieza gisa aurkezteko. Aurtengo Oarsoarrak sarien ekitaldian emango da, lehen aldiz, garaikur berria.
Lehiaketako antolatzaileek eskerrak eman dizkiete lehiaketan parte hartu duten artista guztiei euren jarrera eta pazientziagatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.