Erasogileen beldurra
Bai Horixe ·
Agian erasoa jasaten duenak baino beldur handiagoa du erasogileakSecciones
Servicios
Destacamos
Bai Horixe ·
Agian erasoa jasaten duenak baino beldur handiagoa du erasogileakHorretan ere ez naiz aditua, baina hainbat eraso matxistaren kiratsarekin batera beste usain bat ere nabaritzen dut, ardoan adituak direnek edariari fruitu lehorren edo zuhaitz ... loreen zaporea antzematen dioten bezala. Sakonetik datorren usaina, lehen txinpartaren ondoren ahoan gehien irauten duena, ardoari distira ematen diona.
Sekula ahaztuko ez zaigun Manadaren kasuan, adibidez, gizonezko talde bat emakume bati eraso egiten diola da zapore nagusia. Baina, azpitik edo gainetik, gizonen arteko sexuaren usaina nabaritzen zaio, emakume gaixoa aitzakia besterik ez da. Han ibili ziren gizonak, zakila dantzan, orain zu, orain ni, agian festa beraien artean egiteko ausardia ez zutelako, emakume baten bitartekaritza behar zutelako.
Beste adibide bat, egunotan Villabonan gertatutakoa. Bi gizon homosexualen kontrako erasoan, kontatu digutenez, homofobia eta xenofobia dira kirats nagusiak, baina horiekin batera norberaren homosexualitatearekiko gorrotoa antzematen dut, erasogileek beraiengan gorrotatzen dutena, beldur ematen dien hori zigortzen dute besteengan, agian erasoa jasan duen bikotea ausartzen delako eta erasogileak ez.
Gauza guztiak zailtzen dira azaletik haratago egiten duzunean, beti dira dirudiena baino korapilatsuagoak. Hori gertatzen da gizon batek bikoteari eraso egiten dionean, tratu gaiztoetan. Hain oilar, hain harroxko agertzen den gizonak beldurra du, bere nagusikeria arriskuan ikusten duelako, pentsatzen duelako oldartzen ez bada emakumea gailenduko zaiola, berezkotzat dituen pribilegioak galduko dituela. Bestearen beldur da erasogilea. Agian erasoa jasaten duenak baino beldur gehiago du, sakonean, erasogileak.
Bere buruarekin ondo dagoenak nekez egingo dio eraso beste norbaiti. Sakonean, ahuleziatik dator erasoa, ahul sentitzen denak antzeztu behar du indarkeria. Beldur hori dago eskoletako bullyingean, indarkeriaren kiratsaren azpitik beste usain bat nabaritzen da, erasogileen beldurrarena.
Beldur bera du lanean bestea gutxiesten ahalegintzen dena, pentsatzen du hori gabe bestea gailenduko zaiola, beretzat duena kenduko diola eraso egiten ez badio. Beldurrak ez du bat, halabeharrez, norabide jakin batera bultzatzen. Batek aitor diezaioke bere buruari zerbaitek edo norbaitek beldurra eragiten diola baina, hori aitortuz, norberaren esku dago zer egin. Aitorpena da lehen pausoa. Ondoren, beldurrari aurre egiteko modu desberdinak daude.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Así se hace el lechazo deshuesado del restaurante Prada a Tope
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.